Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Egoera honek greba behar du

Submitted by on 2012-03-16 – 2:48 PMNo Comment

“Un nuevo paquete de medidas sin precedentes”.
Horrela iragarri zuen Kongresuko PPren bozeramaileak. Ez du oso esplizitua izan, baina aurreko “paketearen” edukiera ikusita zer espero dezakegun imajina daiteke. Pakete berriaren edukiari buruzko filtrazioa batzuk azaldu dira hedabideetan dagoenekoz.

Osasungintzan eta hezkuntzan “murrizketa sakonak” iragarri dituzte, eta horrekin batera “la más que previsible bajada del sueldo de los funcionarios”. Iturri batzuen arabera %3 jaitsiera izango da. Sektore batzuetan jaitsiera %10ekoa izango dela diote beste iturriek.
2010. urtetik arlo publikoko langileen erosteko ahalmena asko jaitsi da, %10 eta %13 bitarteko galera. Gogora dezagun:
– 2010. urtean, %5eko soldata jaitsiera (talde batzuetan %7koa izan zen).
– 2011. urtean. Soldata izoztea.
– 2012. urtean. Soldata izoztea. Baina benetan jeitsiera izan da, Itzarrirako ekarpenak bertan behera utzi dituztelako.

Pdf informazio guztiarekin jaizteko