Home » Berriak

Euskalduntze Plana 2014-17

Submitted by on 2013-11-11 – 9:22 AMNo Comment

plan_director_euskeraAZPko Euskalduntze batzordea biltzen ari da 2014-17 aldirako Euskara plana aurkezteko. Lehenengo begiratua botata, zera esango genuke: Plan Gidariaren jarraipena dela. Arreta elebiduna ziurtatzea da helburu nagusienetako bat AZPkoari dagokionez, eta, lortzeko, 235 derrigortasun data berriak proposatzen dituzte: data batzuk plan berriaren indarraldian jubilatuko diren langileen lanpostuei jarrita; kopuru handi bat Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta duten langileen lanpostuei ezarrita; eta hirugarren multzo bat jendaurreko lanpostuei jarrita; multzo honetan, Idazkaritzetako lanpostuak ez-ezik, zentroetako zuzendaritzakoak eta laborategikoak, komunikabideekin erlazionaturikoak etabar sartzen dira.

Gure aldetik uste dugu erronka nagusi bi dauzkagula: batetik, euskararen erabilera ziurtatzea eta areagotzea; bestetik finkatzea euskarazko ikasketen eskaintza arlo eta titulazio guztietan eta bermatzea jarritako eskaintza maila bete egiten dela, orain arteko proposamenean ez dena betetzen.