Home » Berriak

Eusko Jaurlaritzak plantilaren gaztetzea eta egonkortasun plana proposatu die sindikatuei

Submitted by on 15/04/2015 – No Comment

STEILASek UPV/EHUn gauza bera egitea eskatzen dio Administrazioari

erkoreka Gobernu-kontseiluak atzo, hilak 14, aurkeztu zuen EAEko Administrazio Orokorraren Enplegu Planaren zirriborroa. Beste gauzen artean, proposamenak plantillaren gaztetzeari buruz hitz egiten du. Langile berrien sartzea ahalbidetuko luke, orain lan egiten ari diren “behin-behineko langileen deskapitalizazioa saihestuz”. Zirriborroa atzo aurkeztu zitzaien sindikatuei hurrengo negoziaziorako.

Eusko Jaurlaritzak daukan plantillaren egoera Unibertsitatean daukagun parekoa da:

–       Batezbesteko adina: 51 urte

–       %68a erretiratuko da 2030ko hamarkadan.

–       Plantillaren %34a temporal aedo interinoa da.

Proposamenaren letra txikia irakurri barik, STEILASek ulertzen du Lakuak pausu garrantzitsua eman duela hemengo Unibertsitateak ez duena eman.

Horregatik guztiagatik, UPV/EHUko Administrazioak bere endroketik atera behar dela eta  hurrengo pausuak eman behar dituela uste dugu:

–          Jubilazio Akordio berria negoziatu, langileen gaztetzea eta sartze berriak  ahalbidetzen dituena, alegia.

–          Indarrean dagoen Jubilazio Akordioan agertzen den adineko ordutegi murrizketen eskaera guztiei argi berdea ematea (“ordu erdia”), bai interinoei bai funtzionarioei.

–          Behin-behineko lanpostuen eta interinoen egonkortasun prozesua hastea Lakuako ildotik.

STEILASek aintzakotzat hartzen du Administrazioak negoziatzera eseri behar dela sindikatuekin Eusko Jaurlaritzako bidea jarraituz: Jubilazio Plan berria, langileen berritzea eta modernizatzea eta langileen egonkortasuna.

Etiketak: , ,