Home » Berriak, AZP, IIP

Gasteizko 6 ikasleekiko elkartasuna

Submitted by on 14/09/2016 – No Comment

20160914_elkarrateratze Komunikatu honekin steilas sindikatuak babesa adierazi nahi die irailaren 14an epaituak izango diren 6 gazteei. 2014ko martxoaren 19an Arabako Campusean (Gasteiz) ikasle-presoen alde eginiko enkartelada batean jasoriko gertakarien ondorioz epaituak izango baitira.

Protesta ekintza batean pintada bat egiten saiatu eta poliziaren erasotik defendatzea, 6 atxilotu eta hainbat lesio-parterekin amaitzea ezinezkoa dela uste dugu steilas-en. Eta ez hori bakarrik, bi urte eta erdi geroago fiskalak luzaturiko eskaera ofiziala daukagu, non, 13 urteko kartzela zigorra (2 urtekoa 5 gazterentzat eta 3 urtekoa beste atxilotuarentzat) eta 5000 euroko isuna eskatzen dituen. Guztiz neurriz kanpokoa den eskakizuna hain zuzen.

Herritarren aurka jarduten duen, kasu honetan konkretuki unibertsitateko ikasleriaren aurka, Estatu errepresiboaren norainokoa erakusten duen beste adierazgarri bat bezala ulertzen dugu. “Mozal legea” deritzonaren ezarpena Madrilgo gobernuaren gehiengo osoak eragindako larderia krudel eta interesatua izan da. Hori dela eta, beste behin ere steilas-etik epaituekiko gure babesa berretsi nahi dugu.

Horrela, Ikasle Abertzaleak taldeak deituta irailaren 14an goizeko 9:00etan Gasteizko epaitegien aurrean egin den elkarteratzean parte hartu dugu.

Beti defendatuko dugu euskal presoek gure unibertsitatean ikasteko daukaten eskubidea, guztiz bidegabekoa deritzogun Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea-ren aurka egiten dugun era berean.