Home » AZP

Gobernu Kontseilua: RPTko lanpostu-aldaketa

Submitted by on 13/07/2015 – No Comment

biblioteca

Joan den ostegunean, hilak 9, ospatu zen Gobernu Kontseiluan AZPri zagozkien gai batzuk jorratu ziren.

Hauetariko bat RPTko lanpostu-aldaketaren proposamena eta Liburutegiaren Zerbitzuan eragiten duena, hain zuzen. Liburutegiko langileek, gaizki tratatua izan direnak betidanik, zerbitzuari beste 5 lanpostu gehiago kendu nahi dizkiotela ikusi behar dute orain, inolako azalpenik gabe.

Steilaseko ordezkariak salatu egin du erabaki hau Gobernu Kontseiluan. Bere hitzaldian adierazi zuen bezala:  (…)“amortizatzeko hamar lanpostuetatik bost Biblioteka Zerbitzukoak dira. Langile kopuru aldetik defizita nabarmena duen zerbitzu batean bost lanpostu kendu nahi dituzue, bost langile gutxiago zerbitzuan. Justifikaziorik eman al diguzue? Argudioren bat? Ez, bat bera ere ez.”

Steilaseko ordezkariak amortizazio horiek justifikatzen dituzten txostenak eskatu zizkion Administrazioari duela astebete, informazio hori ematea derrigorrezkoa bada ere ez du erantzunik jaso.

Bai 2008ko “Documento de síntesis de la Plantilla de Referencia” dokumentuan bai “Propuesta para un nuevo modelo organizativo de la Biblioteca Universitaria” delakoan proposamen batzuk aurreratzen ziren zerbitzua hobetzeko: 26 plaza berri sortu, 9 langile Bibliotekako administrari laguntzaileak direnak, Teknikari Laguntzaile bihurtzea, etab.

Steilaseko kideak proposamenaren zuzenketa eskatu zuen eta, ez bazen kentzen, Gobernu Kontseiluko kideei dokumentuaren kontra bozkatzea eskatu zien.

Azkenean, proposamena aurrera atera zen: 19 alde, 12 kontra eta 4 abstentzio.