Home » Berriak, AZP, IIP

Gure eskubideak egunkarien jomugan

Submitted by on 2013-11-11 – 10:30 AMNo Comment

jornada

Joan den astelehenean, urriaren 21an, egunkari batzuek berri batekin azken ginga eta errematea eman zioten argitaratzen ari ziren artikuluei: unibertsitateko langileen matrikularen ordainketaren eskubideari buruz “informatzen” zuten.

Hala batean nola bestean, UPV/EHUn sinatutako akordioak erabat testu ingurutik kanpo ipintzen zituzten, etxe honetako langileen eskubideak zalantzan jarriz gure lan-baldintzen alderdi inportanteetan.

Arrakasta handiena lortzeko helburuarekin informazioak testu ingurutik kanpo, zatituta eta itxuraldatuta hedabideetara bidaltzen direnean, ondorioak berehala datoz. Egunkari hauen foroetan irakur daiteke:

Vaya cachondeo… (…) Cuántos chanchullos más habrá que no sabemos… y encima, toca quejarse…mientras los demás, a pagar y callar”  “Lo triste es que nos enteremos de estas cosas en vacas flacas…”

“(…) me parece alucinante que con dinero público se haya estado haciendo esto. Ahora pasa que no hay para nadie”.

(…) ¡Qué es eso de pagar estudios, master y demás!”.

Glamour handia omen duen “Vogue” aldizkariaren foroan ere gure akordioen berria eman zen eta horrelako iruzkinak irakurri ahal ziren:

Filtrazio hauek egin zituenak pertsona konkretu batzuen kontra jo nahi bazuen ere, unibertsitate honetako langile guztiei kalte handia egitea lortu zuen. Hauxe izan da sindikalista “porrokatu” baten neurrigabeko guda pertsonalaren azken ondorioa.

Jada ohartarazi genuen gure azken komunikatuan ordezkari honen neurrigabekeriaren arriskuei buruz. Eta berriro modu berdinean ekin zion: bere “bozeramale partikularrari” bidaliz gure barneko komunikatua, aldez aurretik behar bezala manipulatuta, jakina. Aldi honetan helburua zen STEE-EILASeri ahalik eta kalte handiena egitea, baina, berriro, etxe honetako langileak izan dira kaltetuenak.

Bere moduak ezagutzen ditugu ondo baino hobeto, jasan izan ditugu aurretik ere… Baina badakigu Hezkuntzako komunitateak ondo ezagutzen gaituela eta horregatik gugan konfiantza daukate. Horregatik gara Hezkuntza Publikoaren lehengo indar sindikala.

Negoziatuta genuen Lanaldi eta bajen akordioa filtratzen hasi zen, gero errektorea salatu zuen Auzitegian abenduko aparteko ordainsaria aurreratzeagatik, honen ondoren matrikulentzako laguntzei buruzko beste filtrazioa egin zuen (EAEko aurrekontuak prestatzen ari ziren momentuan, hain zuzen) eta orain dio Lakua Gobernuak lanaldiaren handiagotuko digula. Salaketa baino iradokizun bat dirudi.

UGTren azken komunikatua jarraituz: “Pues vamos apañados en el PAS si tenemos que encomnendar la defensa de nuestros puestos de trabajo” gizon honi. Norberak jakingo du erantzukizunak nori eskatu.