Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Murrizketa, erreforma eta inposaketei aurre egin!!!

Submitted by on 19/03/2012 – No Comment

Eskubide laboral eta sozialen aurka inoiz ikusi gabeko erasoa ari gara jasaten. Erabakitzen diren politikak bidegabeak ez ezik okerrak dira, ez baikaituzte krisitik aterako; aitzitik, krisia bera areagotu egingo dute. Langabezia, txirotasuna eta bazterketa soziala politika horien ondorioz larriagotu egiten dira. Horregatik, hainbat antolakunde sindikal eta social indarrak batu beharrean gaude, erantzun bateratu eta indartsu bat ematearren. Hauek dira gure eskariak:

  • Raxoiren erreforma laborala eta negoziazio kolektiboarena erretiratzea, eta aurreko erreformak ere indargabetzea. Enplegu prekarioak desagertu egin behar du.
  • Gizarte-prestazioetan egindako lege- eta aurrekontu-murrizketak bertan behera uztea. Prestazio horiek zenbateko duinagoa izatea.
  • Aberastasuna modu justuagoan banatzea, langileen erosteko ahalmena hobetuta.
  • Zerga-politika bidezko eta progresiboa aplikatzea; honek azken hamarkadetako erreformak indargabetu eta berdintasun handiago ekarriko duen aberastasunaren banaketa bermatu behar du. Iruzur fiskalaren aurkako benetako borroka.
  • Enplegua sortzeko politikak bultzatzea, lanaldia murriztuz, gizarte-gastua gehituz eta eskubide sozialak aitortuz.
  • Aukera berdintasunerako politikak egitea. Lan- eta familia-bizitza kontziliatzeko zinezko politikak. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa.
  • Gizarte-zerbitzu publiko eta unibertsalen sarea eratzea.
  • Lan-harreman eta gizarte-babeseko euskal esparrua lortzea, eskubide laboral eta sozialen aitorpenean aurrera egiteko.
  • Eragile social eta sindikalen benetako parte-hartzeko eskubidea bermatzea politika publikoak definitu eta ebaluatzerakoan.

Erreforma laboralari eta negoziazio kolektiboaren erreformari ezezkoa esango diogu, eta bi gauza eskatzen ditugu; eskubide laboral zein sozialetan aurrera egitea eta kalitatezko zerbitzu publikoak. Horregatik guztiagatik, greba orokorrerako deialdia egiten dugu, Hego Euskal Herrian martxoaren 29an.

Eskubide laboral eta sozialen alde