Home » IIP

Irakasle laboralen kontsolidazioa. Tunelaren amaiera ikusten da

Submitted by on 2014-10-31 – 12:48 PMNo Comment

viejo_conductor_frustradoAzken urteotako murrizketa neurriek gogor eragin dute behin-behineko irakasle laboralengan, dela behin-behineko kontratazioari jarritako mugak dela postu finkoak sortzearen debekua. Horrela ordezkapen kontratuak nabarmen murriztu dira eta irakasle atxiki eta lanpostu hutsak betetzen dituzten irakasle interinoak ezin izan dira kontsolidatu postu finkoetan, aukera horretaz baliatzeko bete beharreko baldintzak beteta izan arren! Urte bakoitzerako unibertsitate kidegoetako irakasleen birjartze tasak mugatu (ia ezinezko) egin du aukera hori.

Eta posible izan den kasu bakarrean (aurten atera beharreko 7 agregatu plazak), horra hor Auzitegi Konstituzionalaren epaia, plazak horiek epaitzeko tribunalen osaketa ez dela zuzena esanez; EUSLak jasotzen duen modua Konstituzionala dela (epaimahaikide guztiak zozketa bidez aukeratzea) eta beraz EHUren araudia okerra dela (2 sailak izendatu 3 kanpokoak zozketaz). Eta berriz ere finkatze aukerak kolokan.

Baina kalbarioaren amaiera ikusten hasiak gara. Batetik, unibertsitateak irakasle iraunkorrak kontratatzeko araudia aldatzeko proposamena onartzera eramango duelako azaroaren 6ko Gobernu Kontseilura eta 2014ko birjartze tasako 7 plaza horiek lehiara atera ahal izango direlako azkenean. Bestetik, 2015 urteari begira Madrilgo Gobernuak 5koiztu egin du birjartze tasa hutsik gelditze diren postuen erdia betetzea ahalbidetuz.

Erabaki horrek arindu egingo du egun postu finkoak lortzeko itxaron zerrendan diren behin-behineko irakasle laboralen egoera, aurten 35 bat plaza finko atera ahal izango direlako lehiaketara. Arindu, inolaz ere ez konpondu, zerrenda luzea delako baina gutxienez tunelaren bukaerako argia ikus daiteke urrunean.

2015tik aurrera ere arazo hau gure artean izango dugu zeren ez dago bat ere argi hurrengo urteetan %50ko birjartze tasari eutsiko dion Madrilgo Gobernuak, edo hauteskundeak direla eta aurtengo urteari begirakoa izango den soilik. Egoera bidegabe hau zuzentzen ahalegindu behar dugu, bai administrazioa bai sindikatuok.

Etiketak: ,