Home » Berriak, AZP, IIP, Nagusia

Jazarpenari buruzko salaketak bideratzeko hitzarmen berria onartu da

Submitted by on 10/04/2014 – No Comment

Prozedura bizkorragoa eta eraginkorragoa da eta argi eta garbi zehazten duelako zein den jarraitu beharreko prozedura abusuzko jokabide bidegabe hauek zigortzeko

acoso2 Campusarteko Lan-Osasun eta Segurtasun batzordeak 2012.an erabaki zuen Tartekaritza-Batzordea abian jar­tzea eta Jazarpenari buruzko hitzarmena berraztertzea. Erabaki horiek gauzatzeko lanaren fruitua da oraingo hitzarmen hau, STEE-EILAS, LAB eta CCOO sindikatuek sinatuta.
Arlo honetan hainbat aldaketa gertatu dira azken urteotan: Langile Publikoaren Estatutua indarrean sartzea, Zigor Kodearen aldaketa non lan arloko jazarpena delitutzat jasota dagoen, Aldezlearen izendapena, edo Berdintasunerako Batzordearen sorrera. Hau dena kontutan hartuta, STEE-EILAS sindikatuaren ustez 2003an sinatutako hitzarmenaren aldatzea beharrezkoa zen.
Lan arloko jazarpen mota ezberdinak zehazten ditu hi­tzarmen berri honek -lan jazarpena, sexu jazarpena, generoarengatiko jazarpena, jazarpen diskriminatzailea…-, eta gerta daitezkeen salaketak bideratzeko neurri zeha­tzak ezartzen ditu.
Hona hemen hitzarmenaren alderdirik aipagarrienak:

Ezartze esparrua
Salaketa jartzeko epea: sei hilabete, kexa edo jazarpen-salaketa eragin duen azkeneko gertakizunetik.

Tartekaritza-batzordearen osaketa.  

Lau kide: administrazioak bi izendatuta eta beste biak ordezkaritza sozialak jarritakoak. Prebentzio-zerbi­tzuko kide batek ere parte hartuko du, Ergonomian eta Psikosoziologian aditua izatea hobetsiko da. Preben­tzio-arloko aditu baten lankidetza izango dugu, adituen zerrenda batetik hautatuta Administrazioa eta sindikatuen adostasunez.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera Tartekaritza-Ba­tzordeak honako eskuduntzak izango ditu:

  • Kexa artxibatzea, jazarpenik ez dagoela ikusten delako.
  • Dagokion organora eramatea diziplinazko espedientea ireki dezala.
  • Prebentzio-Zerbitzura bideratzea, pertsonen arteko lan-arazo bat dela ondorioztatzen delako.
  • Jazarpen zantzu nahikorik dagoela baieztatuta ikerketaren hurrengo fasea irekitzea. Kasu honetan Tartekaritza-Batzordeak kautelazko neurriak ezartzeko eskatzea dauka.
  • Ikerketa fasea gauzatuta Batzorde Arbitralak dagokion unibertsitari atalari txosten bat igorriko dio. Atal horrek erabaki bat hatu behar du:
  • Jazarpenik ez dagoela erabakitzea, eta ondorioz espedientea artxibatu.
  • Diziplina-espedientea irekitzeko agintea eman, jazarpen falta oso larria egon daitekeelako, eta neurri zuzentzaileak ezartzea.
  • Delitu zantzurik balego, gertaerak epai-bidean jar­tzea.
  • Jazarpen-egoera amaitzeko neurri zuzentzaileak proposatzea, eta jazarpen ez den beste faltaren zantzurik balego espediente irekitzea sustatzea.

Gaur egun  jazarpena delitutzat dago jasota kode penalean, beraz  Administrazioak esku hartu eta irmo erabaki behar du. Alde honetatik gaurko egoera hobera aldatu nabarmen.
Jazarpenak jaso duen langilearen osasuna Prebentzio Zerbitzuak ikuskatuko du, eta salaketen inguruko dokumentazioaren zaintzaren ardura izango du.
STEE-EILASek baikor baloratzen du sinatutako hi­tzarmena, salaketa hauek tramitatzeko eta konpon­tzeko prozedura bizkorragoa eta eraginkorragoa bideratzen duelako eta argi eta garbi zehazten duelako zein den jarraitu beharreko prozedura abusuzko jokabide bidegabe hauek zigortzeko.
Arrisku psikosozialen ebaluaketa egokia, sentsibilizazioa eta trebakuntza bilduko dituen politika orokor bat ezinbestekoa da unibertsitatean lan-jazarpena erauzteko. STEE-EILASek argi du bidea hori dela.
Gure inguruan gertatu diren jokabide batzuei behar bezalako garrantzia ez diegula eman onartu behar da. Gertaera horien garrantzia eta larritasuna ez dugu ikusi askotan eta guztiok jabetu behar gara horretaz. Jazarpena prebenitzeko eta arrisku psikosozialetan ekiteko prozedura bizkorra prestatzeko lan egingo dugu, gure Uniber­tsitatean jazarpena ekiditeko.

Etiketak: