Home » Berriak, AZP, IIP

Jubilazio Batzordeko azken bilera bi hitzetan laburbiltzen da: zaharrak berri

Submitted by on 2014-10-07 – 9:45 AMNo Comment

Jubilazio Batzordeko azken bilera bi hitzetan laburbiltzen da: zaharrak berri.

Administrazioak gonbidatu gaitu sindikatuoi indarrean dagoen Akordioa hobetzeko; hala ere argi eta garbi utzi digu ordu murrizketak mantenduko dituela baina primak bertan bera jarraituko direla.

STEE-EILAS sindikatuak salatu nahi du Administrazioak ez duela sinatutako akordioa bete eta gure berarenganako konfiantza apurtu duela… eta hori datozen negoziazioetan nabarituko da. Nola edo hala, argi dago unibertsitateko plantilaren zahartzea hor dagoela eta bere gaztetzea premiazkoa dela.

Jubilazio Akordioa hobetzeko proposamenak prestatzen ari gara sindikatuan. Ideiaren bat baldin baduzu, bidali ahal diguzu

Hitzarmena jaitsi