Home » Berdintasuna, Berriak

Konziliazoa ez da gizonezkoen gauza; EHUko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Plana

Submitted by on 2014-07-11 – 9:14 AMNo Comment

EHUko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I Planaren betearazpen memoria argitara eman dute. Horrekin batera beste txosten interesgarri bat argitaratu du EHUk: “Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko baimenak EHUn”. Bateratze neurri horien aplikazioa aztertzen da bertan, AZPko langileak irakasle ikertzaile funtzionarioen esparruak bereizten. Hor azaldutako datuek gauza bat adierazten dute: konziliazioa oraindik gehien batean emakumeen gain uzten dugula. Beste era batera esanda: konziliazioa oraindik ez omen dator gizonezkoekin.

Txostenak aztertzen duen denbora tartea txikia bada ere (2009-2011) oso argi azaltzen dira joera batzuk gizonezkoen engaiamendu eskasa agerian uzten dutenak. Helburua ez da errudunak bilatu edo inor azorriatzea, baizik eta ispiluaren aurrean jarri eta zer irudia islatzen duen ikustea.

Ondorengo grafikoan AZPren plantilaren bilakaera, eta bateratze neurriak erabili dituzten gizonezko eta emakumeen kopurua.

1. Grafikoan AZPren plantilaren bilakaera eta bateratze neurriak erabili dituzten gizonezko eta emakumeen kopurua.
AZPko plantilan emakumeak gehiengo nabarmena dira. Plantilaren %63,5 emakumeak dira, %36,5 gizonak. Horregatik, datuak hobeto eta zuzenago interpretatzeko txostenak bi adierazle aztertzen ditu:

Kontentrazio indizea. Adierazle hau bere sexu taldearen portzentajeetan zehazten da, edo sexu taldearan barneko portzentajeetan (erreferentzia gisa sexu bakoitza bee aldetik hartuta). Indize honekin, sexu bakoitzeko pertsonen bizitza pertsonalaren, lanekoaren eta familiakoaren portzentajea islatzen da.

Gizonen eta emakumeen baimen kopuru guztia emakumezko eta gizonezko langileen kopuru guztiarekin zatituta kalkulatzen da. Adierazle hau erabilgarria da, batetik, bateratzen den sexu bakoitzeko portzentajea ikusteko, eta, bestetetik, bateratze hori zein baimenen bidez gauzatzen den jakiteko. Indeze honetan amatasun baimenak ez dira aintzat hartu (jaiotza, adopzioa, aitatasuna). Izen ere, baimen hori eskatzen duten pertsonak adin tarte zehatz batekoak direnez, datu horiek ezin dira langile guztienekin alderatu.

Genero-arraila. Emakume eta gizonez­koen portzentajeak alderatzen ditu adieraz­le honek. Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko baimenei dagokienez kontzentrazio-indizeak ikus daitezke ondorengo grafikoan:

 

 

 

 

 

2. Grafikoa. Emakumeek gizonezkoek baino bi aldiz gehiago erabiltzen dituzte baimen hauek. Txostenak aztertzen dituen hiru urteetan genero-erraila handitu da: %24,09tik 2009an %27,57ra 2011an.

EHUn familia, lana eta bizitza pertsonala bateratzeko baimena ugari dago, arlo horretan asko hobetu gara. Baina arlo horretan ardura handiena emakumeei dagokie, oreka eza handia dago.

Seme-alabak medikuarengana laguntzea: gizonek gehien hartzen duten baimena.

Hau omen da gizonezkoen baimen erabiliena, “kutunena”. Horretan bereiztu direla ematen du. Gizonezkoei eman zaizkien 393 baimenetatik 171 dira 13 urtetik beherakoak mediku kontsultetara laguntzeko. Denbora tarte berean 601 emakumek erabili zuten baimen hau.

Bai, gizonezkoek gehien eskatzen duten lizentzia da. Baina baimen guzti hauetatik %22 izan ziren gizonezkoek eskatuta. Gogora ekarri dezagun plantilako %35 gizonak direla.

12 urtetik beherakoak zaintzeko ordu malgutasuna da gizon emakumeen arteko oreka handien duen baimena: 107 eman ziren guztira, horietatik 34 gizonentzat.

Familaren zaintza, eta bereziki adineko pertsonenak emakumen lana da oraindik.

Izenburu hau berresten duten datu batzuk:

Lanaldia murrizteko eskariak: %81 emakumeak dira.

Eszedenziak: %92% emakumeak.

65 urtetik gorakoak mediku kontsultetara joateko baimenak: % 77 emakumeak.

Txostenak datu asko ematen ditu, baina ez dugu sakonera jeitsi behar konklusioak ondorioztatzeko. EHUko gizonezkoak ez dituzte bere gain hartzen bateratze lanak, behintzat hartu beharko luketen mailan. Eta joeraren arabera b”izitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko” baimenetan «feminizazio» prozeso bat antzematen ari garela esan daiteke.

Etiketak: ,