Home » Euskera, Berriak, Prentsa oharrak. Iritzia

Korrika 21. edizioa

Submitted by on 2019-04-10 – 12:38 PMNo Comment

Jakingo duzunez, bi urtean behin egiten den ekimenari, hots, KORRIKAren 21. edizioari. apirilaren 4an eman zitzaion hasiera. Bada, beste urteetan bezala, aurtengoan ere STEILAS sindikatua babesleen artean dago eta aurreko larunbatean Iruñean egin genuen modu berean, Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dugun gainontzeko sindikatuekin batera, beste zenbait kilometrotan ere parte hartuko du. Hortaz, nahi izanez gero, badakizu; kirol-zapatilak jantzi eta zure hiriko Km-an egin bat gurekin!

KORRIKAren gehiengo sindikalaren kilometroen hiriburuetako hitzorduak honakoak dituzu:

Apirilak 11, osteguna: BILBO, 1753. Km-a; 15:23 Hurtado Amezaga 5
Apirilak 12, ostirala: DONOSTIA, 2062-2. Km-a; 17:22 Hondarribi kalean.
Apirilak 14, igandea: GASTEIZ, 2557. Km-a;12:17 Frantzia Kalean 26

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,  ondo izan

STEILAS

Etiketak: , , , , ,