Home » Berriak, AZP

EPEri buruzko proposamen berria aurkeztu du Administrazioak

Submitted by on 12/06/2012 – No Comment

Ekainaren 7an Lan Esplegu Eskaintza (funtzionario lan itunpeko langileena) jarri zuen mahai gainean pertsonalerako Gerenteordetzak. Saltoki handietan bezala, udako eskaintza aurkeztu ziguten oraingo honetan: datozen 2 edo 3 urteetan egingo ez dugun LEKa onartzen badidazue, barne promozio prozesu berria abian jarriko dugu. Sarerik gabeko jauzi hirukoitza mortala berri bat Administrazioak egindakoa. Lan itunpeko langileei dagokienez noraezean jarraitzen du EHUk, eta ez dirudi proiektu argirik duenik. Lan segurtasun eza handia dagoen garai honetan…. 

Proposamenaren ardatzak honako hauek dira:

  • Gobernu Batzordeak onartuko du Lan Enplegu Eskaintzaren deialdi berria. LEE-tik independientea litzatekeen barne promozioa egiteko aukera onartuko lukete oinarri orokorrek, oso ohiko ez den zerbait. Administrazioak dituen txosten juridiko berriek aukera hori bidegarria omen dela baieztatzen dute. Txosten horiek ez ditugu ikusi, noski. Hau bada oso ohikoa etxe honetan.
  • Lan Eskaintza ez dute argitara emango aurten. 2013 edo 2014 emango lukete jakitera , egoera politiko-ekonomikoak bidegarriagoa izango balitz.
  • Ordea aurten barne-promozio prozedura bat zabaltzea proposatu dute, bi langile esparruentzat: funzionarioak eta lan itunpekoak.

Lan Eskaintza deialdia onartzea baina ez argitaratzea kontraesan argia dirudi. Administrazioak horrela esplikatzen du:

  • 2012 urteotan ezinezkoa da LEE argitara ematea, eta are gutxiago burutzea, PPren Gobernuak onartutako legeek debekatzen baitute.
  • PPren Gobernuak gogortu egin dezake egungo legedia, Lan Eskaintzen argitalpen bera ere debekatzeraino. Horren beldurrez dago Administrazioa eta horregatik hori gertatu baino argitaratu nahi dute. Hau eta 2013 edo hurrengo urteetan deialdia argitaratzea kontraesan nabarmena da: argitalpena debekatzen badute, zer esanik ez prozesu bera gauzatzea.

Zori txarreko Lan Enplegu Eskaintza.

2012ko urtarrilaren 27an Lan Eskaintza egiteko proposamena aurkeztu zuen Administrazioak, 2007koari amaiera emateko. Zer urruti dagoen egun hura.

Geroztik Administrazioak bira kopernikar batzuk eman ditu zori txarreko LEE honen inguruan.

Lehenik aipatu dugun urtarrilaren eskaintza, prozesua aurten egin ahal izateko. Gero, deialdi hori bertan behera uztea erabaki zuen, balizko txosten juridiko batzuetan oinarriturik. Eman ez dizkiguten txosten horien arabea kadukatuta zegoen deialdi hori, EBEPren interpretazio behartua eginez gure ustez.

2007ko deialdia baztertzea gogor kritikatu zuen STEE-EILASek, gogoratuko duzunez. Deialdia egina zegoen, baita ere argitaratuta. Epe laburrean (bi edo hiru urte) egoera hobera egingo duela pentsatzeko inongo arrazoirik ez dago, ez gaitezen engainatu.

Areago, funtzio publikora sarbidea asko zailduko duten susmo handia dago.

Une honetan Administrazioak ez du zehaztu bere proposamena. Barne promozioa orain egitearen zergatia ez du azaldu. Lan itunpeko langileentzako barne promozio prozesu bat duela gutxi amaitu dela gogora dezagun. Eta funtzionarioen arloan, lekualdatzen lehiaketa abian da.

Zalantza gehiegi. Eta argudio sendorik ez. Datu gehiago ezean, ateralditzat jo behar dugu Administrazioaren proposamen hau. Eta ez da giro horretarako.

Prozesu estrategiko bati buruz ari gara, lan enplegu eskaintza, langile talde handi bat egonkortzeko, eta ikara handia eragiten duen testuinguru batean. Honelako garrantzia duen gai honetaz behar bezala hitz egiteko informazio guztiak mahain gainean egon behar du, txosten juridikoak barne. Sindikatuok ez dugu kogestionatzen (elkar kudeatzen). Baina erantzukizuna handia hartzen dugu gai estrategikoen inguruan hitzarmenak sintazen dugu. Horrek karta guztiak mahai gainean jartzea exijitzen du.

Proposamen oso osorik ezagutu arte itxoingo du STEE-EILASek, eta orduan irekiko diegu debatea langileei.

Etiketak: ,