Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Lan erreformak esklabismoa ahalbideratuko du lan harremaneta

Submitted by on 2012-02-14 – 10:10 AMNo Comment

STEE-EILASen ustez, enplegua sustatzeko lehiakortasuna lortzeko aitzakiarekin, Gobernuak alde baten mesedean bakarrik legislatzen du, enpresarien alde hain zuzen ere, eta ez langile guztien alde. Ez gaituzte engainatzen. Badakigu 1.977ko Moncloako itun hartatik hona egon diren 21 erreformetatik batek ere ez duela enplegua sortzeko balio izan; badakigu ere, erreforma horiek guztiek lan baldintzen kaskartzeaz eskubideen murrizketa etengabea ekarri dutela.

Egun batekin bestera, inpunitate osoz, estatuaren eskuin politikoak gure eskubide laboralak erasotu ditu, enpresari klasearen esku baliabide ugari utziz: kaleratze libre eta diruz lagundua, alde bakarreko aldaketa oinarrizko lan-baldintzetan, lan-hitzarmenetan zehaztutakoari ez lotzeko aukera. Hauetako neurri askok pertsonen oinarrizko eskubideak era lotsagarrian eraso egiten diote (adibidez, langabetuak prestazioa kobratzeko komunitatearentzako lanak egitera behartzea). Honela, lan-erreforma honek borroka urte luzeetan langileok lortutako konkista sozial ugari suntsitu nahi ditu, soldatapekoen segurtasun falta eta egonezina areagotuz.

Erreformak alde batera uzten ditu oinarri demokratikoak negoziazio kolektiboaren gainetik igarotzen denean, goi mailako hitzarmenak edukinez hustuz eta negoziazioaren gako nagusiak enpresetara eramateko, bertan egon daitezkeen presioaz baliatuz. Ez dute kontuan hartzen lanharremanetarako euskal esparrua, horretarako negoziazio kolektibo zentralizatua bultzatuz.

Guzti horren ondorioz, oinarrizko aldaketa hauek bai lanean ari garenok bai lan merkatura sartuko direnek ere pairatuko ditugu, lan baldintza guztien prekarizazioaren bidez (kontratuan, soldatan, lanaldian) Neurri askok irakaskuntzan ere eragingo dute, haien artean erakunde nahiz entitate publikoetako lan-legepekoentzat aurrekontuetako jaitsierak eragindako kanporatzeko arriskua.

STEE-EILASek uste du ostiralean argitaratutako Dekretuak konpontze txarra duela.Batzuk, bere ibilbide sindikalarekin eta joan den urtarrilaren 25ean Madrilen sinatu zuten akordiorekin ireki zuten atea orain Gobernuak arautu dituen malgutasun mota ezberdinak eztabaidatzeko. Gaizki egingo lukete elkarrizketa sozialaren bideari eusteko. Erreforma geldiarazi behar dugu berehalakoan eta mobilizazioa eta borroka soilik bermatu dezakete hori. STEE-EILAS gatazkaren
bidea aukeratzen dutenen ondoan egongo da, langileek jason duten neurrigabeko honen erasoaren aurrean.

Etiketak: ,