Home » AZP

Lan-Polsa, Zerbitzu Eginkizunak eta Eginkizunen Esleipenen Hitzarmen berriak

Submitted by on 21/07/2017 – No Comment

Lekualdekatak urteko lehenengo lauhibatero egingo dira

Adostasuna lortu dugu, azkenean, hiru funtsezko araudiri dagokienez: Lan-poltsak, zerbitzu eginkizunak eta aldi baterako esleipenak. Lortutako akordioek langileen egoera –finkoa, karrerakoa zein behin-behinekoa- hobetu egingo dutela uste dugu. Egia da akordio hauek ez dutela kontuan hartzen guk eskatutako hobekuntza guztiak; hala ere, AZPko aldarrikapen nagusiak dauzka. Gainera, gaur egungo unibertsitatera doitzen da: behin-behineko tasa oso altua dugu eta mugikortasuna gauzatzeko aukerarik ez, horixe da gure errealitatea gordina. 2018ko ekainaren 1ean sartuko dira indarrean.

Esan beharra dago, azken aste hauetako lan erritmoa frenetikoa izan dela, negoziazio bilerak direla eta oso zaila izan da zer-nolako emaitza lortuko genuen aurreikustea.
Hots, akordiora iritsiko ginen edota dena bertan behera geratuko zen jakitea. Azkenean, badirudi, sindikatuon gehiengoak sinatuko dituela hurrengo hiru akordioak: lan-poltsak, zerbitzu eginkizunak eta eginkizunen esleipenak; akordio horiek AZPko langileen gaur egungo egoera hobetuko dute. 2018ko ekainaren 1ean sartuko dira indarrean, Administrazioak
baldintzatzua.

POLTSAK: Kota ezartzeak, hobekuntza deiak…
Hiru urte pasa dira STEILASek lehen aldiz AZPko langileen egoera hobetu eta egungo errealitatera egokituko litzatekeen
akordio berria aldarrikatu zuenetik. Hau da, ordutegi bereziak dituzten edota lekualdatuta dauden langileei beraien egoera hobetzeko aukera emango lieken akordioa, kasu askotan harmakada bat baino gehiago daramate egoera hori pairatzen. Hona hemen, aurreko akordioarekin konparatuta, lortu diren hobekuntzak:
Kota ezartzeak. Urtearen hasieran, behin-behineko langileek aukera izango dute aukeratzeko zein Campusetako lan-eskaintzak jaso nahi dituen, eta, aldi berean, arlo ezberdinetan bere erabilgarritasuna zein den adierazteko aukera ere izango du: iraunpena (osoa edo 6 hilabete baino gehiago), jardunaldi partziala edo totala, arratsaldez eta Eibar.
Hobekuntza deiak. Behin-behineko langileek campusa aldatzea eta jardunaldia aldatzea (arratsaldeko jardunalditik normalizatura edo goizekora, adibidez) eskatzeko aukera izango dute hobekuntza gisa.

12 Artikulua. Eztabaidagai izan den 12 artikulua bi multzotan banatuko da AKTIBO (12 Art.) epe luzerako beharrei loturiko
kasuetan eta BETE GABEKO (12 Art.) bete gabe dauden lanpostuen kasuan (Vacante). Era berean, funtzionarien kasuan
erretiroa hartu aurretik eska dezakeen baimena ordezkatzeko egingo diren deiak baita txanda kontratuentzako ere.
Aktibo (12 art.) epe luzerako beharrari atxikitutako lanpostuen kasuan, maila bat edo gehiago hobetzen duten, campus edo ordutegia hobetzen duten eskaintzak jaso ahal izango dira. Hala ere, horiek jasotzen hasteko, lanpostu horretan 2 urte edo gehiago eraman behar ditu langileak. STEILAS ez dago detaile horrekin ados, baina AZPko langileok hobekuntza hori berreskuratzen dugula esan beharra dago. Zerrenda amaierara. Lan eskaintza bati uko egin ostean, lan-poltsa horretatik
kanporatzeko arrazoiak gutxitzen dira.
Justifikatu gabeko arrazoiren batengatik eskaintza bat errefusatuz gero, kasu batzuetan zerrendaren amaierara bidali eta lan eskaintzarik gabe urtebete pasatzearekin penalizatuko da eta era bereko tratamendua jasoko dute deia jasotzean lokalizatu ezin direnek ere.

Aldi baterako kanporatzea. 2 urtetatik 5 urtetara luzatu da. Denboraldi horren ostean behin-betiko kanporatzea gauzatuko da.

Behin-behineko kanporaketa: egoera honetan egon daitekeen denbora-tartea luzatuko da, bi urtetik bost urtera. Denbora hau gainditutakoan behin betiko kanporaketara pasko da.

Oraindik badago zer egin. Zalantzarik gabe hau ez da hitzarmen hobeezina. Adibidez, hobekuntzarako deialdiak jasotzen hasteko lanpostuan bi urte egon behar izana ez zaigu bat ere gustatzen. Administrazio-eraginkortasuna hartu dute argudio.
Eta baliteke egoera batzuetan eskaerak ez direla konponduko, areago dagoen lan-prekarietatea kontutan hartzen badugu,
eta langileen lan-jarraipena egonkortzeko aukerarik jabe jarraitzen dugun bitartean. Hala eta guztiz ere, hitzarmen honen bitartez langile ez finkoen egoera duinagoa izango dela uste dugu, batez ere geldialdi egoera honetan gaudela kontutan
hartuta: egonkortasuna lortzeko aukerarik gabe, mugikortasun aukerarik ez, lan eskaintzarik ez.