Home » AZP

Lanaldi-Zirkularra 201: ez negoziaziorik ezta akordiorik ere

Submitted by on 2015-06-18 – 10:58 AMNo Comment

forges_productividadAdministrazioak alde bateko erabakia hartuz gero web orrian 2015ko Lanaldi-Zirkularra eskegi du. Langileen ordezkariekin kontatu gabe.

Zehatz mehatz aztertu arte hona hemen dituzu kontutan izateko idei pare bat:

  • Larunbateko ordutegiak: Administrazioak martxan jarri ditu konpentsazio eredu berriak larunbatetan eta ezohiko ordutegiekin lan egiten dutenentzat. Txarragoak, jakina…
  • Oporrak: Aurten Administrazioak ohartxo bat jarri du 21.5 artikuluan: “Oporretarako egutegia urtearen lehenengo lauhilekoan egon behar da onartuta. Hala ere, salbuespenez, 2015 urtean epea ekainaren 30era artekoa izango da”. Kontsultatu dugu eta argitu digute luzapen hori dela bakarrik oporrak eskatzeko eta ez nagusiek atzeratzeko bere erabakitzeko epea. Gogoratu: Presentzia Atarian egin duzun eskaerari ezetza emateko nagusiak 15 egun natural dauzka bakarrik.
  • Ikastegiak ixten duten zentroak. Gogoratu, nagusiek erabakitzen badute oporretako bi aste ixtea, eskubide osoa daukazula beste oporretako bi asteak aukeratzen.
  • 60 urte baino gehiago daukaten lanaldi laburtzeari buruz: Mantenduko zaie emanda dauka Administrazioak esan digu hemendik aurrera, bakarrik aintzatetsiko zaiela lan kontratadun finkoei eta lan kontratadun eta egonkortasuna aitortuta daukaten lan kontratadunei (III. Hitzarmen Kolektiboa). Onartezina den presio estrategia honi merezi duen erantzuna emango diogu.
  • Ikastetxeen berrantolaketa Planari erantzuna emateko Administrazioak lanaldia betetzeko beste lan-ordutegiak aurkeztu ahal izango dizkigu sindikatuei negoziazio mahaian. Ikusiko dugu zer nahi duten.
  • Lanaldi hasi aurretik fitxatzea. Kontutan hartuko dira lanaldia hasi baino lehen gehienez 30 minutu lehenago egindako fitxaketak (minutu horiek ezin dira erabili lehenago irteerako ordua aurreratzeko).
  • Berrantolatu dituzte Norberaren Kontuetarako lizentziak, Gestioetarako egunak eta ordu-poltsa; baina, egun-kantitatea bera da.

Jarraituko dugu zirkularra aztertzen eta informazio gehiago emango dizugu. Zalantzaren bat izanez gero, badakizu non gaituzun.

Zirkularra ikusteko: http://bit.ly/1FoDiDO

 

Etiketak: ,