Home » AZP

Lanpoltsa-deialdi berriak

Submitted by on 2013-04-18 – 10:36 AMNo Comment

lan_poltsakHonako deialdiak aurkeztu ditu Administrazioak:

  • Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko tekni­ka­ria
  • Gestio orokorreko teknikaria
  • Gestio ekonomikoaren teknikaria
  • Zuzenbideko Teknikaria
  • Biblioteka eta Artxiboko laguntzailea.

Deialdi batzuen behin-behineko gai-zerrenda eta oinarriak aur­keztu dizkigute. Ezagutzeko gogoa badaukazu jarri gurekin harremanetan.

  • Deialdi guztien egutegia honakoa da:
  • Deialdia: 2013/05/15
  • Eskaerak aurkeztea: 2013/05/27
  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda: 2013/07/24
  • Erreklamazioak: 2013/07/01
  • Onartutakoen behin behineko zerrenda: 2013/09/16
  • Azterketen hasiera: 2013/09/16

Aurkeztutako gai-zerrendak oso luzeak eta potoloak iruditu zaizkigu. Adibidez Gestio Orokorraren Teknikarien lan-poltsari dagokio­nez, azkeneko bost urteetan hirugarren deialdia izango da hau.

Deialdi horietan ehunka hautagai aurkeztu dira, baina Administrazioak ez da gai izan zerrenda nahikoa finkatzeko.

Zergatik gertatu da hori? Gure ustez, egiten diren deialdien maila altuegia delako, Lan Eskaintza publiko baten parekoa, lan poltsa normal eduki beharko lukeen mailaren gainetik.

Espero dezagun akats berbera ez gertatzea oraingo deialdietan.

Lan kontratudunen Eginkizunak Esleitzea
Berriro ere Eginkizunak Esleitzeko akordioari ekin genion; baina ez du ematen sinatzeko dagoenik. Sasoian ez dago eta.

Hauek dira oztopo nagusiak: esleitze motak, iraupena, zein langilek parte hartuko duen (langile finkoak soilik edo aldi baterakoak ere)…

Talde, Kategoria eta Espezialitate bereko Laboral fin­koentzako prozedura baten alde agertu zen Administrazioa.

Edonola ere, kolektibo honetan dagoen behi behine­ko­tasun tasa altua eta hirugarren hitzarmena jasota dagoena kontuan hartuta, oso lankide gutxik ahal izango dute parte hartu egingo diren deialdietan.

Administrazioak beste testu bat aurkezteko konpromisoa hartu du, non azken bileran aurkeztutako hainbat proposamen txertatuko duen.