Home » Berriak, AZP

Leku aldaketarako lehiaketak eragindako langileen mugimenduak

Submitted by on 2013-04-23 – 10:46 AMNo Comment

concurso traslados

Lekualdatze lehiaketa gauzatzearen ondorioz sortu diren lanpostuak esleitzeko prozedura egin zen apirilaren 26an. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan izan zen. ekitaldira hainbat langile interino deituta zeuden.

C, D eta E taldean ez zegoen lanpostu nahikorik, eta beraz persona batzuek ezin izango dute lanean jarraitu Unibertsitate honetan. Desoreka handiena E taldean zegoen, eta ondoren D taldean.  Bi kasu hauetan orain arte lanean zeuden pertsona batzuk lanpoltsetara joango dira maiatzaren 31tik.

D taldeko deialdietan sortutako beste bi behar berri esleitu ziren.

Ekitaldi horretatik lanposturik gabe atera ziren pertsonei beste deialdi bat egingo zaie maiatzaren 31a baino lehenago. Beste ekitaldi  pubiko batean Lanpostuen Zerrendatik kanpo sortutako beharrak eskaini eta esleituko zaizkie.