Home » AZP

Lekualdatze lehiaketa. Joku zikina eta arduragabetasuna

Submitted by on 30/10/2013 – No Comment

concurso trasladosLekualdatze Lehiaketarako Akordioa 2011ko azaroan sinatu zen, negoziazio luze baten ondorioz. ELAk, LABek eta STEE-EILASek sinatu genuen.

UPV/EHUko Lekualdatze Lehiaketa lehena, eta egin den bakarra, 2002 urtean ospatu zen. Ordutik etxe honetako langile zaharrenek ez dute beste aukerarik izan beren lana hobetzeko edota aldatzeko.

Bai sindikatu guztiek, bai Administrazioak EPE egiteari eman genion lehentasuna UPV/EHU %70 langileen lana egonkortzeko. Aldi berean, Administrazioak Lekualdatze Lehiaketa 2007ko EPEko funtzionario berriak bere postu hartu eta bi urte baino lehenago egiteko konpromisoa hartu zuen, 2009an egungo errektoreak berea egin zuena.

Ez zen horrela egin. Eta horregatik izan genuen negoziazioan sindikatuek ahalegindu ginen Pertsonal funtzionarioen kolektibo ezberdinen arteko oreka hoberena lortzen. Hori dela eta, 2.4 basea gehitu genion akordioari, eta inongo sindikaturik ez zen aurka agertu negoziazioaren momentuan.

UGTren jarrera betikoa izan zen: ez zuen ardurarik hartu eta akordioa lortzeko beste sindikatuek beren gain har zezaten jokatu zuen. Eta… beti egiten duen bezala, hirugarren pertsona batzuk erabili negoziazioa judizializatzeko eta, horrela, emaitza propagandistikoak lortu. Eta, ikusi ahal denez, hori egin du berriro Lekualdatze Lehiaketa honekin sindikatu horrek. Ondorioa?  Auzitegi Nagusiaren sententziak baliogabe uzten du Lekualdatzeko Lehiaketaren 2.4. oinarria.

Inork ez dio ukatzen langileei epaiketara joaten errekurtsoak aurkeztera auzitegietan beraien eskubideak arriskuan daudela edo hartutako akordioek kalte erakartzen dizkiola pentsatzen badute. Beste gauza da sindikatu batzuen joera, Negoziazio-mahaiara edozein akordiorik ez sinatzeko aurretiko helburuarekin joaten direnak inongo lotsarik gabe; eta noski inongo konpromisorik hartu gabe.

Negoziazioa ez da Administrazioaren aurka jotzea bakarrik. Parte ezberdinen eskubide eta interesak adostea ere bada. Eta, askotan, langileen interes kontrajarriak sortzen dira. Soluzio orekatuak bilatzen saiatzea da egin beharreko ahalegina eta akordioetara iristen saiatzea.

Sindikatu horren arinkeria eta arduragabetasunak arriskuan jarri ditu jada beste akordio eta lorpen inportante eta estrategikoak.

Lekualdatze Lehiaketari dagokionez oraingoz ezin ditugu neurtu epaileen erabakiaren ondorioak. Sententzia aztertu behar dugu eta Gerentziaren azalpenak entzungo ditugu; horretarako bilera bat eskatu diogu jada.

Dudarik gabekoa dena da kalte handiak erakarriko dizkiela langile askori; baita egoera hau sortu duen UGTko afiliatuei ere.