Home » Prentsa oharrak. Iritzia

LOMCE eta unibertsitaterako sarbide berria

Submitted by on 08/05/2013 – No Comment

Lomceri EZLOMCE legeak esaten du “Gobernuak oinarrizko araudia ezarriko du ahalbidetzeko unibertsitateek finkatu ahal izatea unibertsitaterako sarbidea batxiler titulua eta baliokideak dituztenen ikasleen artean, beti ere berdintasun, diskriminaziorik eza, meritu eta gaitasun irizpideak errespetatuz”

UPV/EHU-n zein sarbide mota ezarri eta bakarra edota zentro eta titulazio ezberdinetan desberdina jartzea erabakitzea ez da inolaz ere erraza edo begi-bistakoa.Bi aukerak bere alde onak eta txarrak ditu.

Baina argi dugu erabaki hau ezin dela hartu gela itxi batean pertsona gutxi batzuen artean. Eztabaida serio eta parte-hartzailea irekitzea ezinbestekoa da. Unibertsitate ikasketarako sarbidea ez da kontu tekniko soil bat, gure gizartean pertsonen artean dauden desberdintasunak orekatzeko funtzioa ere badu unibertsitateak aukera berdintasunaren bidean.