Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Maiatzaren Lehenean: STEE-EILAS kalean, gehiengo sozialarekin

Submitted by on 2014-04-30 – 12:39 PMNo Comment

Maiatzaren 1. Kapitalismoa akatu, reparto de los trabajos y la riqueza

Maiatzak-1Langileen nazioarteko egunaren sorrera 1886an datza, asteko 40 orduko lanaldiaren aldeko grebetan. Gaur, garai haietan bezala, esplotazioa eta prekarietatea areagotu nahian dabil patronala, instituzioen laguntzarekin. Gure eskubide laboralak zapaltzeko prest agertu baitdira instituzio gehienak, horiek, Troikaren aginduei men eginez legedia egokitu, aldatu edo desitxuratu egin dute, etengabeko erreformak ezartzeko. Hor daude, besteak beste, lan erreformak eta pentsioenak nahiz oinarriko zerbitzu publikoen pribatizazioa eta murrizketak.

Bost urteko errefomek langabezia, pobrezia eta prekarietatea ekarri dute gure gizartera. Langabetuen kopurua hiru aldiz biderkatu da guregan, Hego Euskal Herrian 227.334 langabetu dago (%17,4), horien ia erdiak ez duelarik prestaziorik jasotzen. Langileei erosahalmena gutxitu, lan baldintzak kaskartu eta negoziazio kolektiboa bloketatu egin zaie.

Egunetik egunera oinarriko beharrak asetzeko arazoak handitzen dira, pobreziaren arriskuan bizi dira 157.000 pertsona EAEn eta 60.000 Nafarroan. Elikagaien bankuek 36.000 pertsonatik gora artatzen dute Nafarroan eta 35.000 familia EAEn.

Etxe kaleratzeek, pobreza energetikoak eta berrordainketak eragindako botikak erosteko zailtasunek dihardute. Euskadiko eta Nafarroako gobernuek prestazioak murriztu dituzte, baita horiek jasotzeko mekanismoak zaildu ere.

Hezkuntza arloan politika atzerakoi eta zentralizatzaileak dira nagusi. Estatu espainiarrean duela lau urte baino 25.000 irakasle gutxiago dago, sare publikoan galdu dira gehienak. Nafarroako ikastetxe publikoetan 800 plaza galdu dira, eta EAEn, mezu ofizialek murrizketarik ez aitortu arren, plantilak estutzean eta ordezkapenak ez betetzean lanpostuak desagerrarazten ari dira eten gabe. Urtez urte hezkuntzaren aurrekontuak murrizten ari dira instituzioak, nazioarteko akordioak bete eta EBko mailetara hurbildu beharran.

Gure instituzioek ez dute gure alde jokatzen, aldiz, Madrilgo zein Bruselako aginduak betetzen dituzte; guk, sindikatuok eta jendarte mugimenduok mobilizazioak eta grebak bultzatu ditugu eraso horiei aurre egiteko. Beste urrats bat emateko unean gaude, bestelako jendarte eredua eraikitzeko, pertsonen beharrak asetuko dituena. Norabide horretan Euskal Herriko Eskubideen Karta Soziala dugu tresna garrantzitsua eta, zalantzarik gabe, borroka dugu ezinbesteko bermea gure eskubideak berreskuratzeko. Horregatik guztiagatik, eilaskide guztiei dei egiten diegu maiatzaren bateko manifestazioetan STEE-EILASekin parte hartzeko; ESK, CGT-LKN, CNT eta Solidari sindikatuekin eta beste gizate erakundeekin honako manifestazioak antolatu ditugu:

Bilbon: 11:30etan Gran Via 56

Donostian: 10:00 Martxa Errenteriatik Donostiara. 12:00 Boulevard

Gasteizen: 12:30etan, Badaia Plazan (Otxanda dorrearen ondoan)

Iruñean: 12:00etan San Lorenzo

Gora Maiatzaren Lehena