Home » Berdintasuna, Prentsa oharrak. Iritzia

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Submitted by on 2015-03-09 – 4:23 PMNo Comment

mARTXOAK 8  de marzoHistoria irabazleek kontatzen dutela jakina da eta emakumeok bataila guztietan menperatuta izan gara beti, ez soilik gudako batailetan. Azken hauekin sortzen duten sufrimendua, irainak eta ohorearen zikintzeagatik salaketa artikulu luze bat idatzi daitekeen arren, lerro hauetan eguneko batailak aipatu nahi ditugu.

Horregatik, historia berriz kontatzea premiazkoa da, zehazki gertatu zen bezala kontatzea, emakumeri merezi duten dimentsioa emanez, uko egiten dituen historiako liburuen isiltasunetik ateratzen eta merezi duten izandako protagonismoa emanez. Feministok esaten dugun bezala, izendatzen ez dena, ez da existitzen.

Jakituria hegemonikoek, diskurtso erlijiosotik zientifikora, emakumeak menpeko izaki bezala irudikatu egin dituzte, mundua interpretatzeko gaitasunik gabe, seme-alabak zaintzeko eta etxean gordeta egoteko jaioak, inongo kezka kultural edo politikorik gabe. Bigarren kategoriako izakiak, aita, senargai edo senarraren menpekoak.

Baina pasibotasunera bihurtzeko interesen kontra, emakumeok patriarkatuaren aginduei aurka eginez, askotan gizon baten itzalean edo goitizen bat erabiliz izan bazen, arlo desberdinetan garatu zituzten beren jarduerak. Ezaguera mundura heldu ziren eta kulturarako lan garrantzitsuak utzi zituzten, beren bizitzei zein munduko posizioei zentzua eman zieten beren esperientzietan zein beste jakiteetan oinarritutako emakumezkoen jakituria bildu zuten. Haietariko askok beren ondarearen garrantzia zein beren errekonozimendua ezin izan zuten bizi, baina beraiei esker hurrengo belaunaldiak erreferente eta jarraitzeko ereduak izan ditugu.

Hala ere, nahiz eta gaur egun emakumeok hitza duten eta eszenatokian dauden, ez zaie ikusten. Gutxi badira ere, emakumeok instituzioen, kongresu eta departamenduen buru dira, enpresariak dira, baina hala ere, ez zaie ikusten. Margotu, idatzi, konposatu, orkestrak zuzentzen dituzte, artea sortzen dute, kirol txapelketa eta jarduera desberdinetan parte hartzen dute eta ez zaie ikusten.

Beren izenak isildu egiten dira edo kanonetik baztertzen zaie. Izendatzen ez bazaie ez dira ezer. Emakumeen ikustasuna onartuta dago baldin eta gizonek sortutako kanonen barruan dauden. Azken finean egoteko eta izateko baimena eskatu beharra dute.

Horregatik izen horiek guztiak esan eta idatzi egin behar dira ikusgarri jartzeko, izan ez zuten bizitza emateko. Historia liburuetatik, komunikabidetik, udaletxe, kale eta plazetatik pasatako eta egungo belaunaldi horietako emakumeak errebindikatzen jarraitu behar ditugu eta jakina, etorkizuneko belaunaldiak zaindu beharko ditugu behar duten eta behar dugun espazioa bete dezagun behingoz.

Steilasen urteak daramatzagu emakumeen ikustasuna lantzen eta irakasleek animatzen literatura, artean, historian zehar edota kirolean emakumeen jakituriari indarra jar diezaioten. Kirola ere Maskulinizatuta dagoen beste esparru bat da non emakumeen presentzia, profesional nahiz ikusle bezala, oso txikia den. Emakume olinpikoengan erreparatu besterik ez dugu egin behar, haietako batzuk ere urrezko dominaren garaileak izan dira eta beren izenak oso leku gutxi izan dute komunikabideetan.

Urteko edozein eguna ona da emakumezko eta gizonezkoek edozein laneko edo denbora libreko aktibitateetan betetzen dituzten espazioei buruz hausnartzeko. Albistegietara, idatzizko prentsara, frontoietara, kirol zelaietara edo eskoletako patioetara begira dezagun eta espazioen banaketaren desorekaz errez jabetuko gara. Baina orain martxoaren 8a hurbil dagoela eta egun batez komunikabideak beteko ditugula aprobetxa dezagun gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna gauza dezan benetako neurrik hartu eta exijitzeko.

Eta horretarako emakumeri buruz hitz egin behar da, izendatu behar dira, beren lanak eta lorpenak jaso egin behar dira. Hau da, oroimen kolektiboaren partaide izan behar dira. Ikusgai jartzea beraiekin dugun nolabaiteko zorra da, baita gure gazteekin ere esparru honetan erreferenterik gabe haz ez daitezen.

 

STEILAS EMAKUME IDAZKARITZA