Home » Berriak

Murrizketen aurkako mobilizazioak Unibertsitatean

Submitted by on 2012-06-01 – 1:05 PMNo Comment

Zerbitzu publikoetan eta Unibertsitatean murrizketak salatzeko kanpaina barruan Erektoreordetzan bildu ginen pasa den maiatzaren 31an. Hurbildu ziren lankide guztiak zoriondu nahi ditugu. Igarotzen ari garen garai larriaz jabetuta, otorduari tartetxo bat kendu zioten  eta etorri ziren politika neoliberalen aurkako protesta egitera. Belaunaldiz belaunaldi lortutako ongizatezko estatua  deseustatzen ari dira politika liberal horiek, diru-bitarteak bankuen erreskatera bideratzeko. STEE-EILAS sindikatuak eta beste eragile sozialek antolatuko dituzten salaketa-ekitaldi guztietan parte hartzera animatzen zaitugu.

Etiketak: ,