Home » AZP

Nola fitxatu: hil ala biziko kontua al da?

Submitted by on 27/01/2017 – No Comment

Ordutegiaren kontrolari buruz jakin nahi zenuena eta inork ez zizuna kontatu

Urtarrilero bezala, hainbat langileok gerenteordetzaren posta elektronikoa jaso­tzen dugu eta… dardarka hasten gara. Hau buruko mina!!! Baina… Hartu lasai, kon­pontzerik egon badago.

Behin jasota administrazioko posta elektronikoa zure orduen zorra jakinaraziz, pausu gutxi batzuetan azalduko dizugu nola egin dezakezun zorren kitatzea, eta soberako denbora ez izatekotan nola konpondu dezakezun.
1.- Ordu erdiko malgutasuna duzu egunero
Egunero ordu erdiko malgutasuna izan dezakezu egunean zehar. Ordu hauek konpentsatu daitezke beste egun batean sartutako ordu erdiekin. Oreka hau mantentzeko bi hilabete ditugu.
Gogoratu: Lanaldia hasteko goizeko 9:00ak arte dugu, eta irteteko ordutegia arratsaldeko 16:30etatik aurrera izan daiteke (salbuespenak aparte).
Ordu erdi hauen konpentsazioa programak berak egiten du. Salbuespen gisa bada ere, denbora gehiago zor izatekotan aurrerago azaltzen dugun bezala konpondu daiteke, 3. Puntuan, alegia.
2.- Bazkalorduko fitxajea
Bazkaltzeko ordutegia 13:00etatik 15:00rak arte da (salbuespenak aparte) eta, 1/2h eta 1,5h bitarteko etenaldia egin dezakegu. Denbora gutxiagoan fitxatzekotan 30 minutuko fitxajea markatuko du sistemak.
3.- Konpentsazioa 506 intzidentzia erabiliz
Zure ordutegian inolako zorra agertzekotan, soberako orduekin konpentsatu daiteke:

  • Ordu bat baino gehiagoko zorra baldin baduzu:
    • Soberako denboraren eguna aukeratu. Horretarako hainbat aukera dituzu:
      A)    Egun batean pilatutako soberako orduekin konpen­tsatu.
      B) Ordebete baino gehiagoko superabita duzunean, parte handiena justifikatzeko erabili dezakezu. Gainerako minutuak beste egun baten soberako orduekin justifikatu daitezke (parte honetarako ezin izango dira egun bat baino gehiagoko tarteak hartu). 1go adibidea ikusi.
    • Zor dituzun egunak eta minutuak zehaztu soberako denborarekin konpetsatzeko.

1,45 orduko zorra baduzu

1go adibidea

1go adibidea

1go adibidea

1go adibidea

  • Ordu bat baino gutxiagoko zorra baldin baduzu:
    • Zorra kitatzeko erabiliko dituzun soberako orduak aukeratu. Egun bat baino gehiagoko minutuak ezin izango dira pilatu. 2. Adibidea ikusi.

55 minutuko zorra baduzu, egun bateko soberako
denborarekin konpentsatu dezakezu

2. adibidea

2. adibidea

  • Zorra kitatzeko soberako orduak baldin ez badituzu:
    • Ordu horiek berreskuratzeko egutegia adostu behar izango duzu zure nagusiarekin.

“Esku markaketa” eta falta arrazoituak

Gogoratu joaten garenean medikuenera edo umeen eskoletara, esatearren, eskaria egiteko epea 3 egunekoa dela faltaren egunetik kontatzen hasita.
Esku markaketak ere ahalik eta lasterren egin behar dira. Nahiz eta zirkularrean zerbait zehatza ez izan (ez du jartzen eperik), oztopoak topatuko ditugu eskaera ez bada egiten aipatutako 3 egun hauetan. Adi egon behar gara Administrazioa epeak errespetatzen direla ziurtatzen ari baita.

Lanaldi, lanorduen kontrol, opor eta baimenei buruzko 2017ko zirkularrean oinarrituta

Etiketak: , ,