Home » Berriak

UPV/EHUko Ongi Etorri Errefuxiatuak Europako migrazio politikak eta errefuxiatuek pairatzen duten egoera salatzera joan dira Melillara

Submitted by on 21/07/2017 – No Comment

LogoCaravana_2017 Greziako karabanaren esperientzia positiboaren ostean, ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK berriro ekin dio mobilizazioei gudatik, pertsonen salerosketatik, gosetik eta aldaketa klimatikotik ihes egiten duten milioi pertsonen eskubideen eta babesaren alde. Oso larria da gobernuek gizaki eskubideen kontra ezartzen dituzte neurriak inolako zigorrik gabe. Bitartean,
hedabide ofizialistak arazo hauen atzean dauden benetako arrazoiak ezkutatzen dituzte. Hori dela eta, Ongi Etorri Errefuxiatuak beharrezkoa ikusten du jendeaurrean salatzea Espainiako Erresumako Hegoaldeko Mugan, eta Mediterraneoan oro har, gertatzen ari diren egoera larriak. Horrela, ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK, beste 100 elkarteekin eta gizarte mugimendu batera, karabana batean murgilduta daude Melillan STEILASeko zenbait kideekin
batera, era aktibo batean parte hartuz.
Hauek dira egindako ekintza nagusiak: Bardeetako tiro poligonoa (Nafarroa): gune militar honetan munduko gudak antolatzen eta probak militarrak egiten dutela salatu dugu, eta, horren ondorioz daukagun milaka hildakoak Mediterraneo
itsasoan eta bertoko lurretan pairatzen duten gudak eta gatazkak.
Madril: Konzentrazio bat gauzatu dugu Madrilgo kongresuan Europako eta Espainako migrazio politikak
salatzeko.
Sevilla: Vueling eta Iberia konpaniako kontrako ekintzak egin ditugu aireportuan bertan deportazioak salatzeko.
Tarifa: Tarifako CIE aurrean gaitzespen ekimen bat burutu dugu.
Melilla: Oso bizipen gogorrak bizi ditugu. Guardia Zibilak ez dio baimenik eman karabanari “Barrio Chino” auzoan sartzeko, hala ere, karabanako 5 emakume sartu ahal izan dira emakumeek zamaketari-lanetan pairatzen duten esplotazioa
baieztatzeko.
Info gehiago: https://abriendofronteras.net