Home » AZP

OPE? Lehenik egonkortasunez hitz egin dezagun

Submitted by on 07/03/2016 – No Comment

OPE-Minion-PUrtero bezala, administrazioak aurreko urteko erretiroetaz informatu zigun. Erreposizio tasa berriro %100 denez, plaza kopuru hori atera dezakete EPE batean. 2015ean AZPko 34 pertsona erretiratu ziren. Gogoratu behar dugu, aurreko urtean IIPri laga genien 10 plaza gehitu behar ditugula. Ondorioz, 44 plaza atera daitezke lehiaketan.
Administrazioak adierazi zigunez, gaur egun dugun behin-behinekotasun tasa altuarekin, eta 500 plazetako EPErik posible ez dutenez ikusten, aukera ona da lehiaketa ateratzeko. Ez zuten zein lanpostu izango liratekeen ezta zein taldetakoa izango liratekeen.
Alarma guztiak piztu ziren sindikatuotan, eta steilasek ados ez zegoela adierazi zuen baldin eta egonkortasun laboralari buruz hitz egiten ez bada. Hori da, hain zuzen, aztertzeko lehenengo gaia, atzerapenik gabe. Ez dugu inolako babesik gabe utziko unibertsitate honen identitatea definitzen lagundu duten lankideoi. Honegatik guztiagatik, egonkortasun laborala lantzeko bilerak antolatzen hasi dira aipatutako helburuarekin. Administrazioak noraino helduko den ikusiko dugu. Guk argi daukagu, lanpostuak bermatzeko neurriak ezinbestekoak dira urtez-urteko behi-behinekotasunarekin bukatzeko.

Etiketak: ,