Home » Berriak, IIP

Osagarrien deialdia Gizarte Kontseilura orain!!

Submitted by on 2015-02-05 – 12:19 PMNo Comment

Sententziaren ejekuzioa eskatu diogu EHJAG-ri

Gizarte Kontseiluak abenduaren 17an onartu behar zuen osagarrien deialdi berriaren behin betiko proposamena. Ez zen horrela gertatu. Deialdia onartzeko proposamena bertan behera gelditu zen orduan Jaurlaritzaren presio eta unibertsitateko zuzendaritza taldearen lanketa eskasaren ondorioz.

Deialdiaren hiru eduki nagusien inguruan sortu zen eztabaida: deialdiaren berme ekonomikoak, protokolo eza, tramuen kontsolidazioa eta deialdira aurkezteko beharra.

Zuzendaritza taldeak ez zuen jakin izan gai hauen inguruan sortutako zalantzei (eta hauen atzean zeuden interesei ) modu egokian aurre egiten eta deialdi proposamena bertan behera gelditu zen. Akabo 2014n deialdia egiteko UPV/EHUko irakasleoi errektoreak emandako hitza.

StopDeialdia ez onartzeko jarritako oztopo eta aitzakiak gainditzeko modukoak dira eta gainditu egin behar dira. Baliabide ekonomiko nahikoak daudela ezin da izan aurrebaldintza bat, deialdia egin eta gero ordainketa unean exijitu beharrekoa baino. Gauza bera protokolo ezaren inguruan. Deialdiak jada aurreikusten zuen egoera hori eta ez da gauzatuko inolaz ere protokoloa publikatu arte (egina omen dago eta publikazioa baino ez da falta). Arazoaren gakoa orduan kontsolidazioan datza nagusiki.

Jaurlaritzak ez du nahi deialdia ateratzea bertan ematen diren tramuak betirako geldituko direlako, kostua handitu eta betikotu egiten delako. Taldeak bakarrik kontsolidatu nahi du puntu nahikoetan oinarritutako tramuak, ez administrazioaren isiltasun positiboaren ondorioz lortutakoak. Eta tramuak horrela lortu dituztenak (CCOO ingurukoak asko) betikotu nahi dituzte bere tramuak deialdi berrira aurkeztu beharrik gabe; deialdi berria kolokan jartzeraino ere. STEILAS-en kontsolidazioa babesten dugu eta ondo ikusten dugu deialdi berrira aurkeztu beharra hura lortzeko. Uste baitugu seguruago dela tramuen kontsolidazioa deialdi berrira aurkeztuz, balizko helegite baten aurrean hori defendatzen ibili beharra baino.

Gai honek sortu dugu egun dugun blokeoa eta gainditu beharra dago. Deialdiak egungo diskriminazio egoera gaindituko luke milaka irakasleen soldatak hobetu eta duinduz eta ezin da oztopatu irakasle gutxi batzuen interesen edota Eusko Jaurlaritzaren jokabide murriztaileagatik. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu utz dezala trabak jartzeari eta zuzendaritza taldearekin batera bideratu dezala modu zehatza Gizarte Kontseilua berriz biltzeko eta onartzeko 2014ko osagarrien deialdia.

Gure aldetik, STEILAS-etik eskaera zehatza luzatu diogu EHJAG-ari, egikaritzea behin behinean deialdia egin behar dela esanez eman zuen sententzia, Gizarte Kontseiluari deialdia egiteko agindua emateko, alegia. STEILAS-en lanean jarraituko dugu, ez dugu etsiko, 2014ko osagarrien deialdia errealitatea izan arte irakasle eta ikerlari guztientzat.

Etiketak: , , , , , , ,