LEP 2016-17 UPV/EHUko lan itunpeko langile finkoa izateko 2016 eta 2017ko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak eta oinarri espezikoak argitara eman dituzte atzo, azaroak 21 Lanpostuak: 77 Eskariak aurkezteko epea: abenduaren 12ra arte (20 egun natural, Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita) Esteka hauetan agiri guztiak eskura ditzakezue: Oinarri orokorrak Oinarri espezifikoak: I […]
Ordutegiaren kontrolari buruz jakin nahi zenuena eta inork ez zizuna kontatu Urtarrilero bezala, hainbat langileok gerenteordetzaren posta elektronikoa jasotzen dugu eta… dardarka hasten gara. Hau buruko mina!!! Baina… Hartu lasai, konpontzerik egon badago. Behin jasota administrazioko posta elektronikoa zure orduen zorra jakinaraziz, pausu gutxi batzuetan azalduko dizugu nola egin dezakezun zorren kitatzea, eta soberako denbora […]
Komunikatu honekin steilas sindikatuak babesa adierazi nahi die irailaren 14an epaituak izango diren 6 gazteei. 2014ko martxoaren 19an Arabako Campusean (Gasteiz) ikasle-presoen alde eginiko enkartelada batean jasoriko gertakarien ondorioz epaituak izango baitira. Protesta ekintza batean pintada bat egiten saiatu eta poliziaren erasotik defendatzea, 6 atxilotu eta hainbat lesio-parterekin amaitzea ezinezkoa dela uste dugu steilas-en. Eta […]
Gaurko EHAAan (*) argitaratu da osagarrien 2016ko deialdia, eta beraz hilabeteko epea ireki da eskaerak aurkezteko. Nahiz eta beranduegi etorri, albiste ona da, zeren eta hainbat irakasle-ikertzaileri atea irekiko baitzaie ordainsari hauek lehenengo aldiz eskuratzeko, baita ebaluazio berri bat eskatzekoa ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei. Hauexek dira deialdi honen ezaugarri nagusiak: Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 9tik […]
Sinaturiko akordioak Egonkortasun Akordioaren jarraipena eta lan-poltsetan dagoen egungo langileriaren lehentasuna bermatzen ditu Unibertsitate honen historian lehen aldiz Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio lan kontratudunen EPE deialdiari. Sindikatuen gehiengoak (UGT soilik geratu da kanpoan) sinaturiko minimoen akordio hau ez dago gutxi batzuengan bakarrik pentsatua, prozesu selektibo ostean jarraitzeko bermea pertsonal guztiari eskaintzen dion testua da; bai egonkorrei eta bai plaza […]
Ukaezina da azken mendean, eta bereziki azken hamarkadetan, aurrerapauso handiak eman ditugula genero berdintasunari dagokionez. Hori dela eta, egungo gazteen artean, beraien familietan edo irakasleen artean inkesta bat eginez gero ziur dakigu zein litzateke erantzuna. Alegia, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna dagoeneko lortu dela, frogatzeko Berdintasun legeak ere hor daude. Edonola, ez dugu gehiegi arakatu […]
El Plan de Teletrabajo ya tiene el visto bueno de la Comisión de Planificación. Sólo queda que el Consejo de Gobierno lo apruebe el jueves, 10 de marzo. A grandes rasgos, el proyecto ha quedado como informábamos en anteriores boletines. A destacar: Se pondrá en marcha para el próximo curso (de septiembre a mayo). Luego […]
Planifikazio Batzordean aurkeztu zuen Administrazioak aurten eskaini diren jardunaldi berrien (mistoa eta intentsiboa) eskaera txostena. Aurrez ikus zitekeen bezala eskaera kopurua espero zena baino askoz murritzagoa izan da: Pertsonalaren Gerenteordetzara 228 eskaera iritsi dira bakarrik, non 104 eskaeretan jardunaldi intentsiboa aukeratzen zuten eta beste 103etan berriz jardunaldi mistoa. Aipagarria da ere 21 eskaera ezetsi egin […]
Urtero bezala, administrazioak aurreko urteko erretiroetaz informatu zigun. Erreposizio tasa berriro %100 denez, plaza kopuru hori atera dezakete EPE batean. 2015ean AZPko 34 pertsona erretiratu ziren. Gogoratu behar dugu, aurreko urtean IIPri laga genien 10 plaza gehitu behar ditugula. Ondorioz, 44 plaza atera daitezke lehiaketan. Administrazioak adierazi zigunez, gaur egun dugun behin-behinekotasun tasa altuarekin, eta […]
Beste behin ere arrazoia eman digu EAEko Auzitegi Nagusiak, onartuta LAB eta Steilas sindikatuok jarri genuen helegitea, ebatzi baitu soldata-osagarrien 2013 eta 2014ko deialdiak gauzatu egin behar dituela EHUk. Egunotan ezagutu dugun epai hau ildo beretik zihoazen beste hainbat epairen segida luze baten baitan kokatu behar dugu, 2014ko martxoan abiatu zena, EHUko irakasleok soldata-osagarriak eskuratu […]
Urtebete itxaron ondoren, Administrazioak mahai gainean jarri du bere proposamena Lanpoltsen arautegia aldatzeko. Indarrean dagoen akordioa sinatu zenean sortu ziren itxaropenak bete ez izanak ondorio kaltegarriak erakarri dizkie finko ez diren langileei. Horregatik steilas-ek arautegia aldatzeko beharra azaldu zuen. steilas-ek proposatzen dituen aldaketak honako hauek dira: