Home » IIP, Prentsa oharrak. Iritzia

Jardun Akademikoari buruzko Plana: berehala zuzendu behar den proposamen eskasa

Submitted by on 2012-06-28 – 9:48 AMNo Comment

Iragan apirilaren 20an Hezkuntza Ministerioak 14/2012 EDLa jarri zuen indarrean, murrizktea ikaragarriak ekarriz hezkuntza arlo osora. Unibertsitatean ezarritako arauetatik nabarmenetakoa irakasleen irakaskuntza gaitasuna zabaltzen duena izan da, egun indarrean diren 24tik 32 kreditutaraino, %33 igoera, alegia. Igoera, ordea, ez da lineala, baizik eta ikerkuntzako seiurtekoen jabe izatearen araberakoa.

Hartara EDLak dio seiurteko bat bizirik duten irakasleek egungo egoeran jarraituko dutela eta beren maila akademikoari legozkieken seiurtekoak dituztenei (3 seiurteko  irakasle titularrek eta 4 katedratikoek) 16 kreditutara murriztuko  zaiela irakaskuntza gaitasuna.

Egoera honen aurrean Errektoradutzak aurkeztu duen Jarduera Akademikoari buruzko Plana dekretuaren aplikazio gordina baino ez da, zertxobait gozatua taldeak sustatu nahi dituen arloetan egingo liratekeen jarduera eta dedikazioaren aitortzaren bidez (Euskampus, EEES, Plan Estrategikoa). Hartara lau irakasle irudi proposatzen ditu hasieratik izango duten irakaskuntza gaitasunaren eta aitor zatzaizkiekeen kredituen arabera irakaskuntza, kudeaketa eta ikerkuntza jarduerengatik: zenbat eta baxuagoa abiapuntuko irakats dedikazioa orduan eta handiagoa eskakizuna  (ikus  sailkapena dokumentuan). Baina Planak ez du ezertan aldatzen gaur egungo irakaskuntza jarduera erregularren aitortza eta ez du ekartzen inongo berrikuntzarik ere, Errektore jaunak bestela iradoki bazuen ere, Errege Dekretuaren ondorio negatiboak mugatze aldera: irakasleen lan baldintzak txarrera egitea eta ordezko zein aldi baterako irakasleen kontratazio beharrak gutxitzea, hain zuzen ere.

Proposamena zirriborroa da oraindik eta zentzugabekeria ez da burutu. Garaian gaude oraindik hura emendatzeko. Baina Plana ezin da mugatu irakaskuntza jarduera gutxitzera bikaintasuna ulertzeko modu jakin baten arabera irakasleriak burutzen dituen beste hainbat jarduera kanpoan utziz; hori ez da STEE-EILASen bidea. Gure ustez planak egin behar duena da unibertsitateko irakasleek gaur egun benetan egiten duten lana modu egokian aitortzea da, eta hura baldintza egokietan burutzea ahalbidetu (taldeen tamaina murriztu, gradu eta master amaierako lanen kreditu aitortza handitu, barne eta kanpo praktikak hobeto baloratu,…).

Eta hori egin egin daiteke, izan ere, bai jardun akademiko erregularren aitortza, bai aitortuko diren jarduerak erabakitzea Unibertsitatearen barneko erabakiak direlako; Gobernu Taldearen borondatearen menpeko erabakia da. Hain zuzen ere, hori da gaur egun eskura daukagun tresna eraginkorrena Ministerioak ezarri nahi duen ikuspegi ekonomizista eta murriztaileari aurre egiteko. Ala ikusi beharko dugu nola langabeziara kondenatuko den gaur egun Unibertsitatean aldi baterako kontratuekin lanean ari den irakasle kolektibo oso bat, gaztea, prestatua eta funtsezkoa Unibertsitateko irakasleen belaunaldi-erreleborako? Hori ez dugu onartuko. Hor STEE-EILASekoak aurrez-aurre izango gaituzte. Errektore jaunak bere gutunean zioen Madrilgo EDL-ak jardun akademikorako motibazioa kentzen zuela,eta hala da, baina berak aurkeztu digun proposamena ere ez da irakasleriaren ohiko jardun akademikoa motibatzeko, irakasleriak egun egiten dituen hainbat ohiko jarduera aitortzarik gabe uzten baitu.

.