Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Aurre egingo diegula jakin behar dutelako

Submitted by on 2012-09-25 – 12:11 PMNo Comment

Madrilgo Gobernuak neurri berriak onartu zituen uztailaren 13an, finantza merkatu aseezinak baretzeko ote. Ez izan sineskor, neurri hauek ez dira azkenak izango. Erreskate berri baten atarian, Espainiako Gobernua dekretu berriak ari da lantzen, finantza handiek ezarritako exijentziak asetzeko. Eta exijentzia horien poz-pozik  onartuko ditu Gobernuak, noski.

2010. urtetik galera handia izan du langileen erosteko ahalmenak, %13 eta %15 bitartekoa

  • 2010: %5eko soladataren jeitsiera.
  • 2011: soldatak bere horretan mantendu ziren.
  • 2012: soldatak berriro bere horretan mantendu, eta Itzarrirako diru ekarpenak bertan behera geratu ziren; hots, soldatan jaitsiera.

Etabar luzea dator soldata murrizketa horretaz gain: Lan Enplegu Eskaintzak bertan behera uztea, lanerako ezintasuna eta gaixotasunagatiko osagarriak murriztea, murrizketa handiak ordezkapenetan, lanaldia handitzea, irakaskuntza zama gehitzea, enplegu-erregulazioak Herri-Administrazioetan…

Herri-Administrazioko langileekiko obsesioak jota beste haginkada bat eman nahi diote gure erosteko-ahalmen eta eskubideei: Gabonetako ordainsaria lapurtu nahi digute,-beraiek emandako erregalia balitz bezala-. Libre hartzeko egunak eta baimenak baita ere kendu edo murriztu nahi dizkigute.

Ingurura begira hau ikusten dugu: langabezia, prekarietatea, kaleratze merkeak, desahuzioak…

Sektore ahulenekin ari dira grinatzen, egoera honen kulparik ez dutenekin.

Eta baita ere sektore publikoarekin ari dira grinatzen. Belaunaldi belaunaldiz langileok odol eta izerdia isuriz eraiki dugun gizarte eredua suntsitzea dute helburu. Nortzuk? Egoera honetara eraman gaituzten iruzurgileak, paradisu fiskaletara milioika euro eraman dituzten berberak, lege atzerakoi eta bidegabeak inposatzen dituzten horiek. Hauek guztiek beren haurrak eta gaixoak eliteko zentroetara eramaten dituzte, eta beren amets gozoenetan ongizate sistemaren desagerpena ikusten dute. Sekulako negozioa egingo lukete pentsio-publikoen sistema, eskola, unibertsitate, osasun eta pentsio publiko sistemarekin. Belaunalditan eraikitakoa hilabete batzuetan suntsituko dute.

Erasoak gelditzea eta krisialdi hau gainditzea gizarte osoaren lana da. Bidegurutze erabakigarri honetan guztiok erantzun behar dugu tinko eta elkarrekin. Eraso hau ez dugu geldiaraziko hitz eta negoziazio gozoen bitartez. Dena dago jokoan. Gure duintasunarengatik, eta batez ere, gure seme-alaben etorkizunarengatik, ez geratu etxean. Horregatik guztiagatik, deitzen zaitugu greba egitera Irailaren 26an.

 

Hezkuntza eta zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatzekoen alde!

Lan eta aberastasunaren baneketaren eta eskubide sozial eta laboralen alde!

IRAILAREN 26AN GREBA OROKORRA!