Home » Berriak, IIP

Promozio eta konsolidazio aukerak izoztuta urtebete gehiago

Submitted by on 2013-11-14 – 12:33 PMNo Comment

Unibertsitatea ezin da mugatu egoera bere horretan onartzera. Ekimena hartu behar du

promocion22014ko Madrilgo aurrekontu legeak debekua ezartzen du berriro ere administrazio publikoetan, unibertsitatea barne,  lanpostu finko berriak sortzeko. Horrek modu zuzenean ekiditzen du karrera akademikoa egiten ari diren irakasle eta ikertzaileen promozio eta kontsolidazio aukerak. Egun badira 40 bat irakasle atxikitik agregatura igarotzeko lehiaketa deitzeko zain eta beste talde esanguratsu bat akreditazioa lortuta, baina lanpostu aldaketa egin ezinik. Zain dauden 30 bat katedra eta irakasle osoak ahaztu gabe. Eta blokeo egoera hau aurrera doa kaltetuen kolektiboa metatuz. Horrek suposatzen duen arazo guztiekin (lanpostua ezin egonkortu, maila handiagoko kategorietara ezin pasatzea, bost urteko eta sei urtekoak ezin eskatu izatea,…).

Eta ez da sumatzen inongo ekimenik debeku honi aurre egiteko, ez Jaurlaritza ez Unibertsitatearen aldetik. Epe laburrean espero daiteken aldaketa bakarra da unibertsitateko irakasleen %10ko birjartze tasa, orain funtzionarioei bakarrik ezartzen zaiena, irekitzea irakasle laboralen kolektibora ere. Izan ere kongresuko PPko diputatu baten zuzenketak hala egitea eskatu du. Espero dezagun bide hori irekitzea gutxienez, horrekin arazoa konponduko ez bada ere.

Bere aldetik Madrilgo gobernua neurri murriztaile hauek ezartzen eta betearazten dihardu. Horrela, EHUk 2013an zehar atera dituen lanpostu finkoen hiru deialdiak (lankideak, agregatuak eta ikerlari iraunkorrena) errekurritu ditu eta bertan behera gelditu dira lankideena izan ezik. Are gehiago aldatu egin du bere promozio politika. Jada ez du bideratzen atxikitik agregaturako RPT aldaketa berriak.  Gaia zuhurtziaz landu behar dela arrazoituz.

Bat egiten dugu gaia zuhurtziaz eta xehetasun guztiarekin aztertu behar dela pausu bakoitzaren ondorioak, baina horrek ezin gaitu eraman egoera bere horretan onartzera eta ekimen propiorik ez bideratzera.

Gure aldetik eskaera zehatza luzatu diogu jada unibertsitateko Zuzendaritza Taldeari: akordio sindikal berri bat egiteko gai honen harira zuzendaritza taldeak irakasle atxikien jarraipena bermatuko duela hartutako konpromisoa garatuko duena. Hau da, egonkortasun bermeak ematea kolektibo horri eta egoera honek sortzen dizkion kalteak ahalik eta gehien arintzeko neurriak bideratzea.

Espero dezagun epe labur batean aukera izatea bide hori garatzeko. STEE-EILAS-ek bere ahalegin guztia jarriko du akordio hori lortzeko.