Home » AZP

Errektorearen luntxera ez gara joango

Submitted by on 2011-12-21 – 2:42 PMNo Comment

Neurririk gabeko pribilegioen koartada ez gara izango.

Bai,… gustukoak ditugu ekitaldi hauek. Langileen arteko harremanak eta Unibertsitari Komunitearen kidetasuna sustatzen dituzte bai (batzuetan traturik “egokiena” jasotzen ez badugu ere).

Hala ere, gaurko egoeran –murrizketak eta lan– segurtasunik gabeko garai hauetan- ulergaitzak diren prebenda batzuei eusteko Errektorearen aitzakia ez dugu izan nahi.

Azkeneko Klaustroan Batzen zerrenda (STEE-EILASen AZP barruan dago) eta Errektorearen arteko hikamika zakarrari buruz ari gara. Batzen Taldeak Errektore Jaunari itaundu zion Errektore Taldearen hainbat gastuei buruz, gaur egun ulergaitzak direnak: “Bodegiya” delakoa eta EHUren goi karguen aseguruak. Pertsona hauentzako kobertura 360.000 Eurokoa da: Errektorordeak, Idazkari Nagusia eta Gerentea. Esan behar da beste langile baten ordainsaria 30.000.-€-koa da. Ezin dugu berme osoz Errektorearen ordainsaria 600.000.-€ ingurukoa dela uste badugu ere.

Errektoreak haserre bizian berehala erantzun zuen nahaste-borraste batean, eta bodegiya delakoarekin amaitzeko prest dagoela azaldu zuen. Hori bai, zaku beheran gauza asko sartu zituen: diploma-ematearen ekitaldien luntxak, Departamentuenak, Ikastegienak, sindikal-liberazioakAgian Goirizelaia jaunak pentsatzen du maila berean jar daitezkeela “bodegiya”ko bazkariak, enpresa ospakizunak edota langileen eskubide historikoak. Agian pentsatzen du Errektore izateagatik bere bizitza etxe honetako beste langileena baino hamar edo hogei bider gehiago balio duela. Gogora ekar dezagun 2004. urtean Espainako Gobernu-presidenteak eta ministroak uko egin zieten mota horretako pribilegioei.

Etiketak: ,