Home » Berriak

Iruzurra eta inposaketa, iraina ere jasab behar dugu? Erantzun dezagun!!!!

Submitted by on 2012-01-12 – 10:02 AMNo Comment

 ORAIN ARTE JASO DUGUNA GUTXI BAZEN ERE… HONEKIN DATOZ ORAIN

  • Baja egoeran %50 kobratuko da lehenengo 3 egunetan (%40 bigarren bajan); %75 laugarren egunetik 20garrenera arte; %85 44. egunera arte; %100 handik aurrera. Ez da aplikatuko hauetan: amatasuna, aitatasuna, ospitalizatzea, kirurgia, lan gaixotasuna edota lan istripua; urtarrilaren 1etik indarrean.
  •  Erretiro diru-sariak kendu!
  •  Errelebo kontratua desagerrarazi!
  •  Lansariak berriro izoztu!
  •  Adinaren araberako ordutegi murrizketarik ez!
  • 65 urtetik aurrera lanean jarraitzea galaraziko du

Hau lapurreta hutsa da, iruzurra. Eta, gutxi balitz, Idoia Mendiak esaten du
aurreztea baino absentismo tasa handien aurka egitea dela helburu
nagusia! Alferkeria leporatu ez digu, bada!
Zertarako eta murrizketak onargarriago ager daitezen, langileon aurkako neurri hauek zuritu nahian. GURE EZETZA OZEN ENTZUN BEHARKO DA:
Manifa 26an / Lanuztea otsailaren 9an