Home » Berriak, AZP

STEILAS AZParen aldarrikapenak

Submitted by on 2019-03-11 – 1:34 PMNo Comment

Gaur, martxoak 11, hasiera ematen zaio UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalen kanpainari. Datorren martxoaren 26an, asteartea, izango da bozketa, 9:00 eta 18:00 bitartean.

ADI: Arabako bozkalekua Errektoreordetza eraikinean egongo da; beste hauteskundeetan ez bezala alegia.

Esteka honetan eskuratu dezakezu aldarrikapen nagusiekin prestatu dugun zerrenda. Azken hilabeteotan gure afiliazioarekin burutu dugun prozesu parte-hartzailearen fruitu dira.

Aldarrikapen horiekin batera hautagai-zerrendak prestatu ditugu. Funtzionarioenean 50 gora AZP langile daude, campus guztietakoak eta hainbat ikastegitakoak. Gainera, laboralen hautagaitzan 30tik gora lankide daude, horiek ere ikastegi gehientsuenetakoak, gure oinarri zabalaren erakusgarri.

Horretaz guztiaz informazio gehiago helaraziko dizuegu datozen egunetan.

Etiketak: , , , , , , ,