Home » Komunikatua, Berriak

Sailen Berrantolaketa

Submitted by on 2019-02-01 – 12:41 PMNo Comment

Atzoko Gobernu Kontseiluan Idazkari Nagusiak sailen berrantolaketari buruzko informazioa eman zuen.

Sailen Oinarrizko Arautegiaren arabera (5.4 Art.): “Gobernu Kontseiluari dagokio saila sortzeko beharrezko izango den irakasle eta ikertzaileen kopurua, kategoria eta arduraldia zehaztea, baina, edozelan ere, gutxienez 18 kide arduraldi osoa edo parekoa duten irakasle eta ikertzaile iraunkorrak izan behar dira eta horietako 12, gutxien dela, doktoreak”.

Idazkari Nagusiak jakinarazi zuenez, ratio horiek betetzen ez dituzten 30 sail dira bateragarriak.

Aurreratu zuen egutegia hurrengoa da:

  • Maiatzak 30: Sailen Berrantolaketaren Memoriaren aurkezpena Gobernu Kontseiluan
  • Uztailak 11: Gobernu Kontseiluaren oniritzia
  • 2019-2020 kurtsoaren hasiera: martxan jartzea

Sindikatuokin bilera bat egitea eskatuko dio steilasek Gerentziari gaiari buruzko informazio guztia jasotzeko eta interesatutako AZPri buruzko aurreikusitako proposamenak ezagutzeko. Ezin dugu maiatzaren 30eko Gobernu Kontseilura arte itxaron gai hau lantzen hasteko.

Etiketak: , , , , ,