Home » Berriak, IIP, Prentsa oharrak. Iritzia

SOLDATA DUINAK IRAKASLE ETA IKERTZAILE GUZTIONTZAKO

Submitted by on 17/02/2014 – No Comment

soldata_duinakBi sindikatuok aurkeztutako gatazka kolektiboaren epaiketa bihar burutuko da

Irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarrien konfliktoaren prozesua aurrera doa. Jakingo duzuenez, osagarri hauen azken deialdia 2010ean izan zen. Deialdi eza dela eta, eskubidea izanda ere, 300 irakaslek eta ikertzailek baino gehiagok inoiz ezin izan dute osagarririk eskatu eta beste askok ezin izan ditu eguneratu.

Honek diskriminazio egoera berriak sortu ditu UPV/EHUko irakasleriaren barruan, batez ere, osagarriak jasotzen dituztenen eta jasotzeko aukera ez dutenen artean. Murrizketen testuinguru honetan irakasle eta ikertzaile berrienek osagarriak ez kobratzeak, horietako asko behin behinekoak eta soldata baxuenak dituztenak, murrizketa diskriminatzaile bat suposatzen du.

Bestalde, bosturteko eta seiurtekoen deialdiak urtero-urtero egiten ari direla gogoratu behar dugu. Zergatik ez osagarri gehigarrienak? Soldata izozketa agintzen duen legeak berak ere salbuetsi egiten ditu lortutako helburuei lotutako ordainsariak. Beraz, Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza dira eskubide hau ukatzen digutenak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak, urteroko deialdietarako finantza bermeari muzin eginez. Bestetik, Unibertsitateko zuzendaritzak eta Gizarte Kontseiluak, irakasleen arteko diskriminazio egoera berri hauek onartuz, horren aurrean ezer egin gabe.

2006an indarrean ezarritako osagarri gehigarrien sistema hau IIParen soldatak duintze bidean hobekuntza mugatua baina orokorra izan zela ahazten dute (Euskal Administrazio Publikoekiko soldata homologazioan urrats minimoa). Zentzu horretan, deialdien eteteak irakasleen soldaten duintzeari eraso zuzena izan dira.

Honen aurrean, unibertsitatearekin hainbat negoziazio saiakera egin ondoren, LAB eta STEE-EILAS sindikatuok konfliktoa epaitegietara eramatea erabaki genuen. Lan-Harremanen kontseiluan, aurrekontu-kontsignatze nahikorik ez dagoela argudiatuz, unibertsitatearen ezezko erantzuna jaso genuen. Hori ikusita, bi sindikatuok konfliktoa auzibidera eraman genuen. Bide horretan jada badugu urrats berri bat:: otsailaren 18an Gizarte Arloko Aretoan jarritako gatazka kolektiboari buruzko epaiketa. Gainean egongo gara balizko aldeko sententzia lehenbailehen betearazteko. Informatuta mantenduko zaituztegu.

SOLDATA DUINAK IRAKASLE ETA IKERTZAILE GUZTIONTZAKO

DISKRIMINAZIORIK EZ!

 

Leioan 2014ko otsailaren 17