Home » Berriak

STEE-EILAS contra el fracking

Submitted by on 2014-04-10 – 11:55 AMNo Comment

fracking_ezb Hidrokarburo Ez-konbentzionalak eruzteko prozesuan eta haustura hidraulikoan (francking-a) ingurumena babesteko neurro osagarriei buruzko herri ekimen legegilea babesten du STEE-EILAS-ek.

Haustura hidrauliko modernoa, presio altuak erabiliz lur azpian jariakin kopuru handiak injektatzean datza. Modu honetan, iragazkortasun artifiziala sortzen da eta sakoneko arroka zainen hedadura osoan zehar harrapatuta eta barreiatuta dauden hidrokarburok askatu eta gainazalerako bidea ahalbidetzen zaie.

Teknika honek 80. Eta 90. Hamarkadetan posible egin du gas natural eta petrolioa AEBetan eta Kanadan. Hala ere, teknika hauen erabileraren ondorioz, ezartzen diren lekuetan ingurumen eta Gizarte gatazka ugari sortzen ari da. Erakunde oficial, unibertsitate eta entitate ezberdinetatik datozen ikerketa zientifikoek agerian utzi dute badirela frackingarekin lotutako arazo ugari. Lurzoruaren, uraren eta bestelako nahitaezko elementuen neurrigabaerabileratik hasita, airearen eta uraren kontaminaziora eta paisaiaren suntsipena.

Araba gasa duen zonalde baten erdigunea bilakatu da eta Eusko Jaurlaritzak, SHESAren bidez, iragarri du frackingaren bidez bertan dagoen gasa ustiatzeko teknikaren bideragarritasun ekonomikoa ikertzeko nahia azaldu du.

Herri Ekimena Legegileak helburu nagusi bat du: Euskal autonomian fracking-a debekatuko duen lege bat sustatzea herri partaidetzaren bitartez. Horretarako gaurtik abiatuta datozen lau hilabetetan gutxieneko 30.000 sinadura batu beharko dituzte.

STEE-EILASen egoitzetan, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Campusetan, herri ekimena honen alde sinatzeko orriak eskura dituzue.

Informazio gehiago:

frackingezaraba.org/que-es