Home » Berriak, Prentsa oharrak. Iritzia

STEE-EILAS-ek ERREFUSATZEN DITU 2014ko UPV/EHUren AURREKONTUAK

Submitted by on 09/01/2014 – No Comment

Ez dio buelta ematen 2013ko murrizketa latzei eta akordio eta hitzarmenak bete gabe uzten ditu

Gobernu Kontseiluak onartu zituen 2014ko aurrekontuan atzoko saioaren bozketan: 26 boto alde, 9 aurka, eta 6 abstentzio. STEE-EILASeko kontseilu-kideek aurka bozkatu zuten.

Ez gara uharte batean bizi, ingurura begira gaude eta krisi hau sorrarazten ari den suntsipenak ikusten ditugu. Errekurtsoak urriagoak dira, bai, baina Eusko Jaurlaritza hau oso gaizki ari dela tratatzen Euskal Herriko Unibertsitatea esan behar dugu. Ozenki eta zenbakietan oinarrituta. Eta tratu txar horren fruitua diren aurrekontu hauek ezin ditugu onartu.

Erkide Autonomoaren aurrekontuek %9,65ko igoera izan duten bitartean, EHUri ematen zaion ohiko ekarpena %0,54a baino ez da igo. Hau ezin dugu onartu. Eta are gutxiago ezin dugu onartu Kristina Uriarte Sailburua arro azaltzea hedabideen aurrean igoera %5ekoa izan dela esateko. Zenbakiek ez dute gezurrik esaten, berak akaso bai.

2011-14 bitartean EAEren aurrekontu orokorretan %3,17ko jaitsiera gertatu den bitartean EHUri bideratzen zaion ekarpen osoan %a9ko murrizketa jasatea ezin dugu onartu.

2011-14 Unibertsitateri Plana Eusko Jaurlaritzak ez betetzea eta hemen ez dela ezer gertatzen ikustea ezin dugu onartu.

2011-14 Unibertsitateari Planaren barruan sortu behar ziren lanpostuak galdutzat ematea eta inor ez duela azalpenik ematen ikusi behar izana ezin dugu onartu.

Unibertsitateari Planaren diruaz egin diren 99 kontratuak galtzeko zorian daudela onartzea eta hemen ez dela ezer gertatzen ikustea ezin dugu onartu.

Iazko aurrekontuetan EHUk 40 miloi gutxiago jaso zuen, Eusko Jaurlaritzak ekarpenari emandako %12,5ko hozkadaren ondorioz. Mozketa horrek EHU oso egoera larri batera eraman zuen. Ohizko jarduerako hainbat partidetan %44ko murriztapenak jasan genituela gogora dezagun (Biblioteka, sailak, zentroak, ….). Igoera pirriko honek ez du egoera hori zuzenduko.

EHUren esku jarri diren diru-baliabideak urriak dira, bai. Baina baliabide horietatik zati bat ez erabiltzea langileekin sinatutako akordioak betetzeko ezin dugu onartu. Ezta keinu gisa sikiera, eta gainera aldebakartasunez hainbat murrizketak ezarriz (jubilazio eta plantilaren gaztetzerako pizgarriak, irakasleentzako osagarriak, formazioa, ….). Langileok egiten dugu EHU. Eta langileak zigortzen ezin dira egin hezkuntza publikoaren aldeko apustu sinesgarririk.

(miloi €) 2011 2012 2013 2014
EAEren ekarpen arrunta 270,6 256,2 252,0 253,4
EAEren ekarpen osoa (1) 336,7 320,5 302,7 304,3
EHUren aurrekontuak 445,3 422,. 392,9 395,3

1.-.Programa-kontratuak barne.

EHUk aurrekontuak egin eta eduki behar dituela onartzen ditugu. Baina, EHUren gobernu gunerik garrantzitsuenak ezin du onartu mantsotasunez Eusko Jaurlaritzaren tratu txarra. Hezkuntza Publikoari eta bereziki Unibertsitate Publikoari zor zaien tratu duina ozenki aldarrikatzeko ordua da, eta hori Unibertsitateko esparru eta talde guztiei dagokigu, Errektorearengandik hasita. Eusko Jaurlaritzak ekinez erantzun beharko luke. Bestela, kareta kendu eta aitortu dezala bere apustu nagusia ez dela hezkuntza eta unibertsitate publikoa.