Home » AZP, Prentsa oharrak. Iritzia

Indarrean dagoen Lanpoltsen Arautegian aldaketak eskatzen ditu STEE-EILASek

Submitted by on 13/11/2014 – No Comment

trabajo-temporal2

Gerenteari zuzendutako gutun bat erregistroan sartu du STEE-EILASek 2010ko Lanpoltsen Hitzarmena berraztertzeko eskatzeko. Lan Enplegu Eskaintza baten ondoren sinatu zen hitzarmen hori, eta garai hartako egoera jakin horrek asko baldintzatu zuen bere edukina.

Egoera asko aldatu da, gaurkoak ez du ia zerikusirik garai hartakoarekin, eta Lanpoltsen Arautegiak hainbat aldaketa eskatzen du, zuetako askok azaldu diguzuen moduan.

Lan-itunpeko langileen esparruan bitartekotasuna izugarri igo da. Funtzionarioen esparruan ere igoera habarmena gertatu da.

Lan Enplegu Eskaintzarako aukerarik ez da ikusten, behin behineko langileak ez dute tokitik aldatzeko inongo aukerarik, eta egokitu zaien lanpostuan urteak eta urteak jarraitzera kondenatuta daude.

Kanpus batetik bestera joateko edo arratsaldeko lanaldia aldatzeko biderik ez dago. Hala ere, aurreko arautegian bazegoen aukera hori.

Lanpotsek orbanarik gabeko kudeaketa behar dute ezinbestez. Deialdiak kontrastatzeko aukera eduki behar dugu, arautegiak agintzen duenarekin ea  bat datozen jakin behar dugu. Areago, lanpoltsen osaketaren inguruan ezin du zalantza ispirik bat egon. Norbait atzekaldeko atetik sartu ote den susmorik izanak  zalantza zabaltzen du.

Deialdietan campusa mugatzeari dagokionez, lehengo eskaera ezin da aldatu. Garai batean deialdiak campus bakar batera mugatu zituzten pertsona batzuk langabezira joan dira orain aldaketarik ezin dutelako egin. Gainera, oinarrizko maileko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunaren bitartez ematen ari dira eta  lanpoltsetako deialdien bitartez esleitu ordez.

Halaber, Eibarko zentruari campus bat bezala hartu behar dela uste dugu, ondorio guztietarako (hobekuntzarako deialdiak, adibidez….)

Dana geldirik dago, eta egoera epe ertainean ez da aldatuko, antza. Horregatik, Lanpoltsen Arautegian aldaketak sartu behar direla uste dugu, bereziki desagertu ziren abaintailak sartzeko.

Gai honi buruzko negoziazioa lehenbailehen irekitzeko eskatuko diegu Administrazioa eta veste zentralei.

Etiketak: , ,