Home » Berriak, AZP, IIP

STEE-EILASek aparteko ordainsariari buruzko proposamen bat aurkeztu du Gobernu Kontseiluan. Auzitegian helegitea aurkeztu du ere

Submitted by on 2013-02-14 – 1:23 PMNo Comment

pegatinaDakizuenez, UPV/EHU-n ez ziguten ordaindu 2012ko abenduko sari berezi, horren tamainako aurrerapen bat baino, ordaindu gabe gelditu den paga noiz ordainduko den inongo konpromisorik hartu gabe. Horregatik, hasieratik exijitu diogu unibertsitateari bere gain hartzea konpromiso publiko bat ordaindu gabe gelditu den soldata zati hori zor digutela onartzeko eta ahalik eta lasterren hura ordaintzeko. Izan ditugun harreman apurretan gaiaren harira konpromiso hori hartu dute hitzez.

Baina bada garaia pausu gehiago emateko. 2010. urtetik %18,4 eta %21,4 tarteko galera izan dugu gure erosteko ahalmenean. 2013an berriro izoztu digute soldata. Ez dugu onartzen gure soldataren zatia den abenduko paga ezabatzea eta konpromiso zehatzak eskatzen ditugu hura berreskuratzeko. Erabaki hauek sortutako kalteei aurre egin behar zaielakoan gaude, presio, mobilizazio eta bide juridikotik.

Horregatik, STEE-EILAS sindikatuak ekimena hartuko du eta gaurko gobernu kontseiluan eskari zehatza luzatuko dio Errektore taldeari: zor horren gaineko konpromiso hartu eta soldata horiek ahalik eta lasterren itzultzeko erabaki proposamena aurkeztu dezan hurrengo Gobernu Kontseilurako.

Ekimen hau elkar-lanaren bidez baino ezin da ondo atera eta horrelako jokatuko dugu, gobernu kontseiluan indarra duten gainontzeko sektoreekin.

Auzitegian helegitea aurkeztu du ere

Bestalde, gure soldataren defentsa maila juridikoan ere egingo dugu. Horrela, arlo laboralean erabaki dugu abian jartzea sindikatuaren izenean bi gatazka kolektibo abenduko aparteko saria jasotzeko eskubidea aldarrikatuz, bai AZP mailan bai IIP mailan. Funtzionarioen arloan ez denez posible halako gatazkarik jartzea, eta auzi bideen arloan abian jarri diren tasa berriak oso garestia egiten dutelako norbanako erreklamazioen bidea, sindikatuak babestu egingo du pare bat pertsonen norbanako erreklamazioak (AZP bat eta Irakasle bat) gure eskubideen defentsa egiteko (ondo aterako balitz gainontzekoei zabalduko zena dagokion prozeduraren bidez).

Edozein zalantza edota proposamenik baduzu, badakizu non gabiltzan.

(Horregatik, STEE-EILAS sindikatuak) ekimena hartuko du eta gaurko gobernu

kontseiluan eskari zehatza luzatuko dio Errektore taldeari: 

zor horren gaineko konpromiso hartu eta soldata horiek ahalik eta lasterren

itzultzeko erabaki proposamena aurkeztu dezan hurrengo Gobernu

Kontseilurako.

Etiketak: , ,