Home » Berriak, IIP

STEILAS IIParen aldarrikapenak

Submitted by on 11/03/2019 – No Comment

Gaur, martxoak 11, hasiera ematen zaio UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalen kanpainari. Datorren martxoaren 26an, asteartea, izango da bozketa, 9:00 eta 18:00 bitartean.

ADI: Arabako bozkalekua Errektoreordetza eraikinean egongo da; beste hauteskundeetan ez bezala alegia.

Esteka honetan eskuratu dezakezu aldarrikapen nagusiekin prestatu dugun zerrenda. Azken hilabeteotan gure afiliazioarekin burutu dugun prozesu parte-hartzailearen fruitu dira.

Aldarrikapen horiekin batera hautagai-zerrendak prestatu ditugu. Funtzionarioenean 30etik gora irakasle daude, campus guztietakoak eta hainbat ikastegitakoak. Gainera, laboralen hautagaitzan 70 irakasle-ikertzaile daude, horiek ere ikastegi gehientsuenetakoak, gure oinarri zabalaren erakusgarri.

Horretaz guztiaz informazio gehiago helaraziko dizuegu datozen egunetan.

Etiketak: , , , , , ,