Home » Berriak, IIP, Salud Laboral

Gasteizko laborategiaren denboraldi baterako etenaldia

Submitted by on 27/01/2017 – No Comment

Joan de urtarrilaren 16an, Laskarai eraikineko Onkologia Traslazionaleko laborategian, Arabako Campusean, ikuskapena burutu zen, eta gu bertan izan ginen. Ikuskapen hau burutzearen arrazoia, ikertzaileetako batek aurkerturiko helegitearen ostean Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak eginiko errekerimenduan dago. Gogoratu, bertan burutzen den ikerkuntza proiektua Ikerbasque fundazioa eta unibertsitatearen arteko hitzarmenaren menpe dagoela. Hala ere, ordea, eraikina UPV/EHUrena da eta helegitea aurkeztu zuen ikertzailea unibertsitateko langilea izan da.
Bisitaldian, ikuskaritzatik atzemandako segurtasun-mailako gabeziek, oraindik, jarraitzen zutela berresteko aukera izan genuen. Horren aurrean, UPV/EHUko Campus-arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideek, ezohiko bilera bidez eta era probisionalean, laborategian burutzen zen aktibitate oro etetea erabaki zuten: laborategia eta bertarako sarrera itxiz.laskaray
Horrela, prebentzio-neurriak bete direla ziurtatu ostean, ikerkuntza jarduera berrabiaraziko da; eta indarrean dagoen prebentzio araudiarekin bat datorrela egiaztatzeko beharrezkoak diren, kontrol eta ikuskapenak burutuko dira.
Aspaldi nabarmendu zuen steilasek Enpresen Jardueraren Koordinazio akordioan sinaturikoa era eraginkor batean aplikatzearen beharra, horrela lan-arriskuak desagertuko lirateke  eta osasun eta segurtasunaren alorrean babesa bermatuko litzake: bai unibertsitateko langileei baita kanpoko enpresetakoei. Izan ere, laborategi honetan gertatutako arazoaren arrazoietako bat koordinazio eza izan baita.

Etiketak: , ,