Home » Archive by Tags

Articles tagged with: complementos

Soldata-osagarrien 2013ko deialdia ere berreskuratu dugu!

18/02/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Soldata-osagarrien 2013ko deialdia ere berreskuratu dugu! sarreran

Beste behin ere arrazoia eman digu EAEko Auzitegi Nagusiak, onartuta LAB eta Steilas sindikatuok jarri genuen helegitea, ebatzi baitu soldata-osagarrien 2013 eta 2014ko deialdiak gauzatu egin behar dituela EHUk. Egunotan ezagutu dugun epai hau ildo beretik zihoazen beste hainbat epairen segida luze baten baitan kokatu behar dugu, 2014ko martxoan abiatu zena, EHUko irakasleok soldata-osagarriak eskuratu […]

Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea Mezularia irrati saioan

28/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea Mezularia irrati saioan sarreran

Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea irakasle eta ikerlarien ordainsari gehigarrien inguruan. Helegiterik ez!!! Soldata diskriminazioarik ez!!! Soldata duina irakasle eta ikerlari guiztiontzat!! Deialdiak aurrera!!!

Cristina Uriarte: dimisioa!!!

14/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Cristina Uriarte: dimisioa!!! sarreran

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta Steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa […]

Osagarrien deialdiaren behin-betiko onarpena hurbil dago

03/03/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Osagarrien deialdiaren behin-betiko onarpena hurbil dago sarreran

2015an gauzatuko da bere osotasunean atzerako eragineko ondorio ekonomikoekin. STEILAS-ek eginiko lana eta borrokak bere fruitua emango du laster  Dakizunez abenduan Gizarte Kontseiluak ez zen onartu osagarrien deialdia.Gaia berrikusi eta Kontseilu horretako Batzorde Ekonomikora berriz eramateko konpromisoa bai hartu zen ordea. STEILAS-en ozen salatu genuen gertatutakoa eta exijentzia garbia egin: gaia hiltzen ez uztea eta […]

Osagarrien deialdia Gizarte Kontseilura orain!!

05/02/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Osagarrien deialdia Gizarte Kontseilura orain!! sarreran

Sententziaren ejekuzioa eskatu diogu EHJAG-ri Gizarte Kontseiluak abenduaren 17an onartu behar zuen osagarrien deialdi berriaren behin betiko proposamena. Ez zen horrela gertatu. Deialdia onartzeko proposamena bertan behera gelditu zen orduan Jaurlaritzaren presio eta unibertsitateko zuzendaritza taldearen lanketa eskasaren ondorioz. Deialdiaren hiru eduki nagusien inguruan sortu zen eztabaida: deialdiaren berme ekonomikoak, protokolo eza, tramuen kontsolidazioa eta […]

STEE-EILAS-ek borrokatutako osagarrien deialdia bidean da!!

31/10/2014 – | Erantzunak desaktibatuta daude STEE-EILAS-ek borrokatutako osagarrien deialdia bidean da!! sarreran

Lanaren aitortza eta diskriminazioaren amaiera hurbilago daude Iragarri bezala Administrazioak osagarrien deialdi berriaren zirriborroa aurkeztu eta eztabaidatu du sindikatuekin atzoko planifikazio bileran. Azken urteotako gai honetako gure borroka sindikalak emaitzak ematen jarraitzen du. Lehenik aldeko epaia lortu genuen eta orain unibertsitateak proposamen zehatza jartzea mahai gainean. Azaroaren 6ko Gobernu Kontseilura onartzeko eramango dena eta azaroaren […]