Articles tagged with: Berdintasuna
Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8 Grebaren Balorazioa

Iragan den martxoaren 8an, trans, bollera eta emakumeok lan guztiak egiteari utzi genion eta Euskal Herriko kaleak gogor astindu genituen, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betez. Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa […]
STEILASen balorazioa: UPV/EHUko III. Berdintasun Plana (2019-2022)

Otsailaren 23an onartu genuen mahai intersektorialean UPV/EHUko III. Berdintasun Plana (2019-2022). Steilasen ustez, proposamen zehatzekin hobetzen joan beharko diren minimoak biltzen dituen akordioa da III. plan hori. Horren harira, positiboa ikusten dugu “UPV/EHU kontziliazio gida” garatzea, non, kontziliaziorako eskubidea bermatuko duten baliabide eta formulak jasoko diren. Kontziliazio gida hori tresna praktikoa eta eraginkorra izan daitekeela […]
Genero indarkerien aurkako Protokoloaren aurkezpenak

Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa osatzeko prozesuan STEILAS sindikatuak aktiboki lan egin izanik, mezu honekin batera jakinarazi nahi dizuegu aurkezpenak egingo direla fakultate ezberdinetan. Aurkezpen hauetan genero indarkerien kasuren baten berri izanez gero jarraitu beharreko bidea azalduko da. Unibertsitatean eskuragarri dagoen erreminta berri bat izaki, bereziki garrantzitsua da ikasle, AZP eta irakasleak bertara etortzea. Ondoren […]
Emakume Idazkaritzak Azaroak 25aren inguruan unitate didaktikoa aurkeztuko du: “Erasoen aurrean, denok bat!”

Aurreko urteetan bezala Azaroaren 25ean “Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna” ospatuko dugu. Aurten ere STEILASen Emakumeen Idazkaritzak “Erasoen aurrean, denok bat” Unitate Didaktikoa eta dagokion kartela prestatu ditu. Suposatzen dugu dagoeneko jasoko zenutela kartela ikastetxean. Unitate didaktikoari dagokionez, eskuragarri duzue gure web orrian: https://steilas.eus/2018/11/13/unitate-didaktikoa-azaroak-25-erasoen-aurrean-denok-bat/ Aurten azaroak25 igandea denez, unitate didaktikoaren aurkezpena azaroaren 23an, ostiralean, egingo […]
Beldurrari hortzak erakutsi

Azaroak, 25 indarkeria matxistaren kontrako eguna. Ez da beldurrari buruz hitz egiten dugun lehen aldia. Zoritxarrez, azaroak 25 gerturatzen den bakoitzean komunikabideek gogorarazten dizkigute beraien bikote edo bikote ohien eskutan hildako emakumeak, handituz doan eraso kopurua, baita erasotzaileen zigorgabetasuna ere. Informazio honen aurrean ezinezkoa da itota, amorratua eta inpotentea ez sentitzea.
Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Azaroak 25 gerturatzen da, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna, eta horrekin batera kanpaina eta balantzak egiteko momentua. Oraingoan ere, nortasun desberdinetako erakunde eta instituzioak behin eta berriro komunikabideetan agertuko dira , gizarteari gogoraraziz bortizkeria matxistaren gaitzarekin amaitu beharrean gaudela. Noraezean geldituko diren asmo onez beteriko adierazpenak egingo dituzte zeinetan hartuko dituzten neurriei buruzkorik ez duten […]
Azaroak 25: Beldur gabe haziz, etorkizuna aldatu

Koordinadora feministek antolatutako manifestazioak: Bilbon: 19:30ean Arriagan Donostian: 19:00etan Boulevarden Gasteizen: 19:30etan Virgen Blancan Irunean: 20:00etan Gaztelu Plazan Inolako indarkeriarik gabeko bizimodurako hezi behar dugu! Aurten ere STEE-EILAS sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko unitate didaktiko bat prestatu dugu. Oraingoan indarkeria ematen den espazioei buruz hausnartu nahi dugu, batez […]
Ekainaren 28a Harrotasun Eguna. Unitate didaktikoa. “Esango diozu?”

Ekainaren 28a Harrotasun Eguna izatetik Askatasun Sexualaren Aldeko Eguna izatera pasatu da. Hizpide bihurtzen da LGTB komunitateak dituen berdintasun eskubideak, eta momentu egokia da ikasleekin batera eskoletan bizi dugun aniztasun sexuala lantzeko. LGTB kideek, ikasle nahiz langileek, hezkuntza sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa behar duela azpimarratu izan dugu STEE-EILASen, eta egoera hori bisibilizatzeko, hainbatetan […]
EHUko Bedintasunerako sektorearteko batzordea sortzeko hitzarmena onartu du gehiengoak

Unibertsitateko zentral sindikalen ordezkaritzaren %70ak onartuta (STEE-EILAS, LAB eta CC.OO) Hemendik aurrera berdintasunari buruzko gaiak aztertzeko gune bat daukagu, EHUko langile orori dagokiona, eta bertan II berdintasunerako planaren egite, jarraipena eta ebaluaketan parte hartzeko aukera izango dute zentral sindikalek. Berdintasunerako batzordean II Plana egiteko lanak hasi dira helburu nagusia hauek direlarik: emakumeekiko lan-harremanak, promozioa eta […]
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna. NIK, NIRE ERABAKIA

Ezin dugu begien bistatik galdu erabakiak hartzea eta genero esterotipoak elkar gurutzatuta daudela. Itxaropen eta aukera batzuk “neska” ereduarekin egiten dute bat, eta beste batzuk “mutil” ereduarekin. Nahiz eredu nabarmen hauekin bat ez etorri zaila izaten da taldearen gaitzespenari aurre egitea. Estereotipo sozialez erabat markatuak dauden ikasleen jokabideak, interesak, hautuak,…ezin dizkiogu zoriari edo naturari egotzi. […]