Home » Archive by Tags

Articles tagged with: UPV/EHU

AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn

2019-04-09 – 9:28 AM | Erantzunak desaktibatuta daude AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn sarreran

Hurrengo asteazkenean, apirilak 10, arratsaldeko 6:30tan Arabako EHUko Kanpusean (Elurretako Gradu aretoan), AHTrik EZ Araba Plataformak mahai-ingurua antolatu du alderdi politikoekin jakiteko haien planteamendua AHTren inguruan, hurrengo hauteskundeei begira. Momentuz PPk, EH Bilduk, Podemos-Irabazik eta PSEk beraien parte hartzea konfirmatu dute.

Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketa

2019-04-09 – 9:10 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketa sarreran

Hemen Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketaren deialdia eta egitaraua daukazue. Aurten “Langileen eta sindikatu atalen ordezkaritza negoziazio kolektiboan eta greban” jorratuko da. Norentzat: Legelari eta ekonomialarien bulego profesionalak, profesional independenteak, bulego teknikoko eta sindikatu aholkularitzetako profesionalak, Zuzenbide, Lan Harreman eta Giza Baliabideak, Ekonomia eta Enpresa, Soziologia eta Zientzia Politikoak, Gizarte Lana graduetako […]

Sailen berrantolaketa

2019-04-05 – 11:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Sailen berrantolaketa sarreran

Sailen berrantolaketa: Zer arraio da gertatzen ari dena? Bai, hori da STEILASek eta baita langile askok ere buruan dugun galdera. Gai horren inguruko informazio ofiziala eta zehatza falta dugu. Langileen artean egonezina eta zalantzak sortu ditu gabezia horrek eta haserrean bihurtuko zuzentzen ez badugu. Administrazioak jakin egin behar du, egoera horrek kaltetutako langileen lan-giroari ez […]

2019ko hauteskunde sindikalen balorazioa

2019-03-29 – 1:18 PM | Erantzunak desaktibatuta daude 2019ko hauteskunde sindikalen balorazioa sarreran

Lehenik eta behin hauteskunde sindikal hauetan zure aldetik jasoriko babesa eskertu nahi dizugu. STEILASen hauteskundeen balorazioa positiboa da. AZP-laboralen arloan jaitsi arren, AZP bere osotasunean hartuta STEILAS lehenengo indarra da, eta bigarrena IRIren artean. Emaitza hauei esker orain arte bezala langileen eskubideak defendatzen jarraituko dugu. Hurrengo estekan hauteskundeen datuak eta grafikoak aurkituko dituzu: Hauteskundeen balorazioa

STEILAS AZParen aldarrikapenak

2019-03-11 – 1:34 PM | Erantzunak desaktibatuta daude STEILAS AZParen aldarrikapenak sarreran

Gaur, martxoak 11, hasiera ematen zaio UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalen kanpainari. Datorren martxoaren 26an, asteartea, izango da bozketa, 9:00 eta 18:00 bitartean. ADI: Arabako bozkalekua Errektoreordetza eraikinean egongo da; beste hauteskundeetan ez bezala alegia. Esteka honetan eskuratu dezakezu aldarrikapen nagusiekin prestatu dugun zerrenda. Azken hilabeteotan gure afiliazioarekin burutu dugun prozesu parte-hartzailearen fruitu dira. Aldarrikapen horiekin batera […]

Genero indarkerien aurkako Protokoloaren aurkezpenak

2019-02-07 – 12:45 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Genero indarkerien aurkako Protokoloaren aurkezpenak sarreran

Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa osatzeko prozesuan STEILAS sindikatuak aktiboki lan egin izanik, mezu honekin batera jakinarazi nahi dizuegu aurkezpenak egingo direla fakultate ezberdinetan. Aurkezpen hauetan genero indarkerien kasuren baten berri  izanez gero jarraitu beharreko bidea azalduko da. Unibertsitatean eskuragarri dagoen erreminta berri bat izaki, bereziki garrantzitsua da ikasle, AZP eta irakasleak bertara etortzea. Ondoren […]

Sailen Berrantolaketa

2019-02-01 – 12:41 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Sailen Berrantolaketa sarreran

Atzoko Gobernu Kontseiluan Idazkari Nagusiak sailen berrantolaketari buruzko informazioa eman zuen. Sailen Oinarrizko Arautegiaren arabera (5.4 Art.): “Gobernu Kontseiluari dagokio saila sortzeko beharrezko izango den irakasle eta ikertzaileen kopurua, kategoria eta arduraldia zehaztea, baina, edozelan ere, gutxienez 18 kide arduraldi osoa edo parekoa duten irakasle eta ikertzaile iraunkorrak izan behar dira eta horietako 12, gutxien […]

Hauteskundeak: erroldak eta posta bidezko botoa

2019-01-31 – 10:57 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Hauteskundeak: erroldak eta posta bidezko botoa sarreran

Pasa den astelehenean hauteskunde-mahaiak eratzearekin batera, hasiera eman zaio hauteskunde sindikalen prozesuari, martxoaren 26ko bozketa-egunera arte luzatuko dena. Behin-behineko erroldak argitaratzea izan da lehenengo urratsa. Aste osoan zehar izango dituzu ikusgai zentroetako eta zerbitzu zentraletako iragarki-oholetan. Bertan azaltzen zarela egiaztatzea gomendatzen dizugu. Era berean, zabaldu da posta bidezko bozka eskatzeko epea; Hemen aurkituko dituzu xehetasunak.