Home » Berriak, AZP

Telelanari buruzko Plan Pilotoa onartu da

Submitted by on 2014-03-14 – 2:16 PMNo Comment

teletrabajo1

Telelanari buruzko Plan Pilotoa onartu da aste honetan. Beraren bitartez lan mota horren bidegarritasuna aztertu nahi du Administrazioak; eta sindikatuek telelana jartzeko prozeduraren bermeak ziurtatu nahi ditugu. Plan honen ebaluapenaren ondoren lan mota hau AZPko gainerako langileei zabaltzeko aukera aztertuko du Administrazioak, lanpostu bakoitzak dituen berezitasunak eta mugak kontutan hartuta. Gehiengo sindikalak ontzat eman du Plana. Apirilaren 1ean abiatuko da urriaren 31ra arte.

PROIEKTUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Proiektu honetan parte har dezaketen zerbitzu eta postuak 4. eta 8. artikuluetan dago zehaztuta. Unitate ezberdinetako 15 pertsonek osatuko dute azken taldea. Eskaera aurkeztu ahal duten langileak:

  • Funtzionario edo laboral, finko edo aldibaterakoak, betiere  Lanpostuen Zerendakoa lanpsotu batean badaude.
  • Azken bi urteotan urtebetez elan egin izana, jarraian edo zatika.
  • Proiektu piloto honen helburua  ondorioak ateratzea da, aurrerago modu orokorrean langile orori zabaltzeari begira. Beraz, ahalik eta unitate eta zerbitzu gehien parte hartzena saiatuko da.

Lanaldia horrela banatuko da: 3 lagun etxebizitzan eta 2 lanpostuan, salbuespenez hau alda badaiteke ere. Telenaren lanaldiaren bost ordu gutxienez  enpresaren lanaldi orokorraren  barruan izango dira. Lanaldiaren gainerako orduak langilearen beharraren arabera egingo dira.
Administrazioak baldintza batzuk eskatuko ditu mota honetako lanean aritu ahal izateko: gutxieneko banda-zabalera izatea nterneterako sarbidean, gutxieneko ezagupen tekniko batzuk, Prestakuntza eta Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak prestatutako ikastaro batzuk gainditezea….
Halaber, Administrazioak baliabide batzuk  jarriko ditu etxetik lan egin ahal izateko: ordenadore portatila, pantaila, teklatdua, xagua eta alfombratxoa.

Planaren zehetasun guztiak bukaerako loturan ikus ditzakezu.

 

Lanaren antolakuntza malgutzea, ala lana, familia-bizitza eta norberaren bizitza  uztartzea?

teletrabajo--644x362Proiektu honen negoziazioa ibilbide luzea eta batzuetan karabilkatsua izanda. Agian Administrazioaren lehen proposamena eta Eusko Jaurlaritzaren Telelanaren proiektua berdin-berdinak zirelako.
Hasiera-hasieratik Administrazioari asmoa ikusi zitzaion: lan-antolakuntza malgutzea zuen helburu, eta horrek ekartzen diona lan mota hau  hartzen duen langileari: helburuengatiko lana, emaitzen neurketak, ratioen negoziazio zuzena enpresa eta unitate horretako buruaren artean, e.a.
Unibertsitate honetan orain arte  ikusi ez diren parametro berriak ezarri nahi zituen lan harremanetan. Azpikontrata batekin arituko balitz bezala: baldintzak estutu eta estutu.
“Lana eta familia” uztartzearen goxoki horrek gure gustoko ez ziren asmo batzuk zekartzan, nahiz eta bilgarri polit batean etorri. Azkenean  produktibitatea eta neurketari buruzko aipamen gehienak desargetu dira testutik eta argi dago jasota zein den planaren helburu nagusia: bizitza-familiarra eta lanaren konziliazioa erreztea.

 

Telelanaren lan arriskuak

Arrisku psikosozialak jaso dira planan era ezberdinetan. Abididez, lanaldi banaketa: hiru egun etxean eta bi lantokian. Edo etxean lan egiteko erabakia atzeragarria izatea.
Etxean gerta daitezkeen lan istripuak izan dira  negoziaziazioaren beste arlo garrantzitsua eta eztabaidatsua. Azkenean, etxean izandako istripuak lan istripuak bezala hartuko dira.
Plan Piloto honetan parte hartuko dutenei Administrazioak lan-sihurtasunari buruzko  ikastaroak emango dizkie  Prebentzio Zerbitzuaren bitartez. Eta langile guztiek, hala eskatzen badute,  Prebentziorako teknikarien bisita izango dute etxebizitzan, balorazioa bat egiteko eta beharrezkoak ikusten diren gomendioak egiteko.

Gerta daitezkeen istripuak nola baloratu  eta etxeko ala lan istripuak diren nola zehaztu azaltzeko asmoz  txosten bat egin du Mutualiak, Prebentsiorako Zerbitzuburuak eskatuta.
Txosten horretan jasotzen ziren hainbat alderdiekin sindikatuak ez ginen ados. Azkenean Administrazioak onartu du langileak ez duela frogatu beharko lan istripua izan duela (eta ez etxeko istripua), Mutualiak aholkatzen zuen moduan. Jakina, hori guztia muga batzuen barruan. Lan-istripua kalifikatzerakoan ez dira gauza bera bihotzekoa eta babarrunen eltzearekin istripua.

 

Balorazioa

Proiektu honen inguruan hitzegiten hasi ginenetik badira igaro hilabete batzuk. Lana, bizitza pertsonala eta familiarra uztartzeko neurrien artean ez da premia handiena zuen tresna, bainan lehenengo pauso bat da.

Konziliazioa errezteko Administrazioak beste bide batzuk badituela pentsatzen dugu, orain arte ukatu dizkigunak: “hobetze”-deialdiak berreskuratzea, lanaldi berriak aztertzea…. Horrela jakinarazi diogu eta ematen du Administrazioak erronkari eustsi egin diola eta eztabaida zabalduko duen hitza eman zuen.

Lan-mota honen zain jende asko dagoela jakin badakigu. Horregatik ez diogu oztoporik jarri akordioari. Hori bai, berme bat exijitu dugu: telenaren bitartez lan egingo duenak inongo penalizaziorik ez dezala jaso etxetik aritzeagatik hain zuzen ere, eta Kanpuseko langileekin alderatuta baldintza eta eskubide berdinak izan ditzala.

Bigarren fase batean AZPko langile guztiei zabalduko zaie telelanaren aukera. Orduntxe Plan Piloto honetatik kanpo geratu diren beste baldintzak eta xehetasunak aztertu eta definituko ditugu. Adibidez:

  • Nork egin dezake telelana. Ezin dugu onartu lanean urteak eta urteak daramatzaten langile batzuk aukera horretatik kanpo geratzea bere lanpostua Lanpostuen Zerrendatik kanpo dagoelako.
  • Telelanaren aukera soilik bizilekura mugatzearekin ez gaude ados. Langilea bizi den kanpuseko egoitza batean lan egiteko aukera eskaini behar da. EHUren izaerarekin bat datorren neurria dela uste dugu.
  • Lanerako gutxienezko baliabideak nork jarri. Adibidez, Interneterako lotura noren kontura edo aulkia nork jarri behar du? Administrazioak, langileak? Extintorea edota errezelak aipatu dituzte batzuk ironikoki, baina lan-harremanetako adituen ustez gaiak badu bere garrantzia. Dudarik gabe sakondu behar da arlo honetan.

Debateak hasi besterik ez du egin. Plan Piloto honek emango dituen ondorioak aztertuta Plan Orokor bat indarrean jartzeko proposamenak jarriko ditugu mahai gainean, lana, bizitza pertsonala eta familia uztartu ahal izateko.

Hona hemen Plan Pilotoren deialdia eta akordioa. [ikusi]

Etiketak: , , , ,