Home » Berriak

Hauteskunde kanpaina amaitu da

Submitted by on 06/02/2013 – No Comment

Cristina Uriarte Consejera de Educación, Educación, Política Lingüística y CulturaHEZKUNTZA SAILA BERRIAREN AURKEZPENA

Atzo, otsailaren 4an, Hezkuntza Sail berriak bere aurkezpen formala egin zuen hezkuntzako sindikatuen aurrean. Bilerak eduki eskasa izan bazuen ere, adierazpen esanguratsu eta kezkagarriak entzun genituen bertan.

Hezkuntza Sailburuak lan ildoak otsailaren 11an aurkeztuko omen ditu Legebiltzarrean, baina egoera ekonomikoa larriagatik hezkuntzan murrizketak egongo direla aurreratu zigun sindikatuoi. Bestetik, LOMCE legea orain arte aldatzeko
aukerarik ez dutela izan adierazi zuten, baina legebiltzarreko ibilbidean lanean jarraitzeko asmoa badute.

STEE-EILASen aldetik, Administrazioari interlokuzioa bermatzea eskatu zitzaion, bai esparru laboralari dagokionez (lan hitzarmenen negoziazioak martxan jarri behar dira) baita hezkuntzako gaietarako ere. Gure ustez, murrizketa gehiegi izan dira orain arte hezkuntzako alorrean eta gure lan baldintzetan. Hezkuntzako inbertsioa handitzeko garaia dela adierazi genuen. Azkenik, LOMCE legeari dagokionez, ez aplikatzeko konpromezu irmoa eskatu genien.

Hezkuntza Sailburuarekin hitzegiteko prest izanik ere, kezkaturik gaude gobernu berriak eman dituen lehen urratsekin. Batetik hauteskunde garaian esan zutenaren kontra, gutxituko omen dutelako hezkuntzarako gastua, murrizketa berriei atea irekiz; bestetik, LOMCE legearen aurrean jarrera oso epela adierazten ari direlako, euskal hezkuntza sistemarekin zerikusia dugun hezkuntza eragile gehienen kezka eta haserreari jaramonik egin gabe.

Norabide horretan STEE-EILASekin egingo dute talka.