Home » Prentsa oharrak. Iritzia

UGTko ordezkariak abenduko ez-ohiko ordain-sariaren aurrerakina kobratu izana errekurritu du

Submitted by on 12/07/2013 – No Comment

STEE-EILAS-ek uste du salaketa honen atzean mendeku pertsonala dagoela eta ez langileen interesen defentsa

you-tube-paga-extraAtzo, Goirizelaia Errektorea Getxoko epaiketetan izan zen epailearen aurrean deklaratzeko Administrazio Publikoaren aurka ustez eginiko delitu baten harira.

Albistea pasadan astean jaso genuen bi bidetik: idazkari orokorrak gobernu kontseilu kideei bidalitako mezu labur baten bidez eta Vocento taldeko egunkarietan agertutako albisteen bidez. Salaketa jarri duen pertsonaren izena ez bazen eman ezagutzera ere inon susmo guztiak pertsona bat zuten jomugan. Atzo UGTko ordezkaria eta Gobernu Kontseiluko kidea ikusia izan zen epaiketa aretoan…. Zalantzak amaitu ziren.

Oraindik ez dugu ezagutzen salaketaren eduki zehatza. Egunkari horren arabera Errektorea salatu dute “prebarikazioa egiteagatik 2012ko abenduan 2013ko ez-ohiko ordain-saria ordaintzeagatik, ez-ohiko ordainsari hori kentzeko agindua zuen gobernu zentralaren dekretuaren eraginak ekiditeko asmoarekin egin zuelako”.

Orduan, STEE-EILAS-ek gobernu taldearen jarrera ez ausarta kritikatu zuen Madrilek inposatutako ez-ohiko ordain-sariaren murrizketa nolabait onartu zuelako. Eta orain ere kritikatzen dugu Errektorearen jarrera unibertsitatea ezin dela izan intsumisoa eta legeak bete behar dituela. Legeak bidegabeak badira ere bai? Egia da botere eta indar gehiago duten beste Administrazio batzuk ere horrela jokatu zutela, eta bat egiten dutela legezkotasunaren alde. Beste batek ordea, beste bide bat hartu zuen eta ez-ohiko saria ordaindu zuen osagarri berezi baten bidez.

Errektoreak 2013ko ekaineko ez-ohiko sariaren aurrerakinaren bidez konpondu zuen arazoa. Ez zen izan gure gustuko erabakia baina STEE-EILAS-en ez gunen jarri inongo trabarik UPV/EHUko langileak aurrerakin hori jaso zezaten.

UPV/EHU-k eta EAEko bestelako administrazioek erabaki hori hartu zutenean, Gobernuaren Delegatuan aurreratu zuen hartutako neurriaren legezkotasuna zorrotz aztertuko zuela, helegiterik jartzeko asmo garbia adieraziz.

Gobernuaren Delegatuak ekimenen bat hartzea aurreikusten genuen baina ez da egon halakorik. Sekula pentsatu ez genuena zen UGTko sindikalista ezagun bat izatea helegitea jarriko zuena abenduko ez-ohiko ordain-saria ez ordaintzea agintzen zuen 20/2012 LED ez betetzeagatik!!!

Zer bilatzen du helegite honekin? Ez du ikusten begi onez gure unibertsitateko langileok aurrerakin hori baliatu izana? STEE-EILAS-en kezka handia dugu ordezkari sindikal honek hartutako bidearen inguruan eta beldur gara gauzak txarto bukatuko direla bide horretatik jarraituz. Izan ere, zer gertatuko da sindikalista honek irabazten badu Errektorearekin hasi duen guda hau? Ba ziurrenik aurrerakina jaso duten  langileak diru hori itzuli behar izatea, horrek suposatuko zuen guztiarekin hainbat familietan krisi garai hauetan.

Aurrekari hau ikusita agian bere hurrengo jomuga sindikatuekin “adostua” izan zen AZPkoen lanaldiari buruzko zirkularra izan daiteke. Hor ere batzuk esaten baitute legea ez duela betetzen. Kasu honetan ere legezkotasun bidegabea betetzea nahiko ote du? Lanaldia luzatzea,  baja egoeretan soldatak ez osatzea, egun libreak murriztea, ….?

Errektorearen aurkako guda pertsonala

Baina, bada beste arrazoirik bide hau hartzeko interes sindikal eta politikoez gain?  Gure ustez erabaki honen atzean badago beste arrazoirik:

Gogoratu egin behar dugu Errektoreak UGTko ordezkari sindikal honen aurka diziplina espediente bat ireki ziola gertakari lotsagarri bategatik, genero arrazoiengatiko jazarpenarekin lotuta, alegia. Espedienteak argi erakutsi zuen gertakaria eman zela.

Ez ote da izango ordezkari sindikal honek ez diola barkatu bere aurkako erabaki hori hartzea? Hori izango da Errektorearen aurka darion kemen neurrigabearen zergatia? Zein izango da errektorearen aurkako guda ero honetako muga? Zenbat kaltetu utzi nahi ditu bidean ustezko mendeku bide honetan, gai oso delikatuak erabiliz eta ustez defendatu nahi dituen horiengan izan dezakeen kaltea neurtu barik?

Ez dakigu non bukatu den hau guztia. Baina guk oso garbi dugu salaketa honen atzean ez dagoela inongo langileen eskubideen defentsarik ezta dagokigun ez-ohiko ordain-sariaren ordainketaren bermerik.

STEE-EILAS-k unibertsitateko langileak animatu nahi ditu ez babesteko ezta bat egiteko UGTko sindikalista horrek Errektorearen aurka daraman guda honetako ekimenetan; guda pertsonalak beste toki batean egin ditzala. Langileok nahiko dugu aplikatu nahi diguten murrizketen aurka defentsa bideak antolatzen, gure baldintzak okertzeko guda pertsonalen ondorioz.