Home » Berriak

29ko Greba Orokorrarekiko atxikimenduak biltzeko blog bat jarri da martxan

Submitted by on 27/03/2012 – No Comment

UPV/EHUko hainbat langilek (AZP eta IIP) martxoaren 29ko Greba Orokorrarekiko atxikimenduak biltzeko blog bat jarri da martxan. Behean daukazue blogaren edukia eta 29 lehen sustatzaileen izenak eta ezaugarriak. Animatu eta eman ezazu zure atxikimendua! m29an, nik ere GREBA! m29an, UPV/EHUn ere GREBA!

Eman zure atxikemendia m29ko Greba Orokorrari!

Murrizketarik ez! Lan erreformari ez! Zerbitzu publikoak garatu! Mugi gaitezen! Euskal langileok mobilizazioak eta greba gure eskubideen alde!!

Zerbitzu publikoetako langileok aspaldian ari gara erasoak jasaten: soldataren jaitsiera eta ondorengo izozketa, erretiroa hartzeko adinaren luzapena, lan-eskubideen galera etengabea,negoziazio kolektiboaren zentralizazioa, …

Horren aurrean, sindikatu ezberdinak batzarrak, mobilizazioak eta Greba Orokorrerako deia ari dira egiten egunotan.

UPV/EHUko langileok ere deituak gaude mobilizazio eta Greba Orokor egunean parte hartzera, ezen guri ere martxan jarritako neurriok kalte egiten baitigute. Horregatik, mobilizazio eta Greban parte hartzera dei egiten diegu UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei, ikerlariei eta irakasleei eta, bide batez, mobilizazio ezberdinekiko atxikimendua adieraz dezaten mezu bat bidaliz honako helbide honetara: m29grebaorokorra@gmail.com (Izen/abizenak; AZP edo IIP zaren; Fakultate, Eskola edo Zerbitzua adierazi).

Lehen atxikimenduak

  • Mila Amurrio Vélez (Irakaslea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa)
  • Amaia Andrieu Sanz (Irakaslea, Irakasleen Unibertsitate Eskola, Gasteiz)
  • Berta Ausin Momblona (AZP, Liburutegia, Gasteiz)
  • José Ramón Azcona Garaño (AZP, Mantenimendua, Donostia)
  • Agurtzane Astiz Elberdin (AZP, Kimika Fakultatea, Donostia)
  • Rubén Belandia Fradejas (AZP, Liburutegia, Leioa)
  • Juan Bilbao Lejona (AZP, Liburutegia, Leioa)
  • Koldo Callado Hernando (Irakaslea, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Leioa)
  • Xabier Etxaniz Erle (Irakaslea, Irakasleen Unibertsitate Eskola, Gasteiz)
  • Mari Luz Esteban Galarza (Irakaslea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Donostia)
  • Mikel de la Fuente Lavin (Irakaslea, Lan Harremanetako Unibertsitate Eskola, Leioa)
  • Jabi Ibarra Solloa (AZP, Farmazia Fakultatea, Gasteiz)
  • Arantza Jauregi Astorki (AZP, Industria Ingenieritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Bilbo)
  • Karmele López de Ipiña Peña (Irakaslea, Unibertsitate Eskola Politeknikoa, Donostia)
  • Isabel Larrauri Amezaga (AZP, Gestio Akademikoa, Leioa)
  • Fernando Mijangos Ugarte (Irakaslea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa)
  • Maribel Nieto Freire (AZP, Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Donostia)
  • Txipi Ormaetxea Lasaga (Irakaslea, Irakasleen Unibertsitate Eskola, Gasteiz)
  • Fito Rodríguez Bornaetxea (Irakaslea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Donostia)
  • Arantza Urkaregi Etxepare (Irakaslea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa)
  • Ramón Zallo Elgezabal (Irakaslea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa)
  • Mikel Zurbano Irizar (Irakaslea, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo)

Eman zure atxikimendua m29ko Greba Orokorrari!

Bidali mezua m29grebaorokorra@gmail.com (Izen/abizenak; AZP edo IIP zaren; Fakultate, Eskola edo Zerbitzua adierazi) helbidera!

m29an, Greba Orokorra!!

Blogaren helbide elektronikoa: http://www.blogak.com/m29 Zabaldu zuen kontaktuen artean ekimen hau!