Home » Nagusia

Unibertsitateko liburutegian gertatu den langile baten heriotzaren aurrean

Submitted by on 21/05/2014 – No Comment

2014-05-21-12aUPV/EHUn lanean ari zen kontrata bateko  langilearen heriotza salatu nahi dugu LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek. Istripu laborala Bibliotekako eraikinean izan da gaur goizean. Salaketa honekin unibertsitateko langileek bat egin dezaten bihar maiatzaren 21erako 12etatik 13etara ordu bateko lanustea eta Leioako kanpuseko Mikel Laboa plazan 12etatik 12,30etara egingo den kontzentrazioa deitu dugu sindikatuok.

Senitartekoei gure elkartasuna adierazteaz gain konponezinezko ondorio larriak dituzten egoera laboral hauek ere salatu nahi ditugu lanuste eta kontzentrazio honen bidez. Istripuaren ikerketa sakona eta eskatu beharreko erantzukizunak exijitzen dizkiogu UPV/EHUri eta agintari laboralari.  Horrelako istripu larriak berriro gerta ez daitezen hartu beharreko neurri eraginkorrak ere exijitzen dizkiogu UPV/EHUri

Leioa 2014ko Maiatzaren 20an

2014-05-21-12.242014-05-21-12.04